Ekologia
|
|
Sai arreak
|
|
Animalia hauek sarraskijaleak dira eta ez dute izen onik, baina, itxura dotorea izateaz gain, ederki zaintzen dituzte beren kumeak
|
Harrapari hauek 2,90 metroko luzera izan dezakete, eta egunean 1.570 gramo haragi behar dute elikatzeko. Aukera dutenean gehiago jaten dute, garai txarrak datozenean iraun ahal izateko.
Eremu zabalak igarotzen dituzte janari bila. Taldean ibili ohi dira, helburua errazago lortzeko eta etsaiak urrun mantentzeko.
Lainoak, tenperatura baxuak eta euriak zaildu egiten die hegan egitea.
Lepo luzea dute, buruan nabar koloreko begi nabarmenak, lepo amaieran luma airosoak eta gorputz sendoa. Lumek hego handiak estaltzen dizkiete. Moko zorrotza eta eraginkorra dute. Harrapakinen bat begiz jotzean, haren inguruan hegan hasten dira, eta gero denen artean banatzen dute janaria. Hogeiren bat sai bil daitezke ardi bat jateko. Lumarik gabeko lepoa lagungarri izaten dute zeregin honetan; lepoa odolaz zikintzen zaienez, etsaien aurrean beren gogortasuna erakusten dute horrekin.
Sai emeek urtean arrautza bakarra erruten dute, eta denbora luzez zaintzen dute. Abendu hasieran errun eta kumeak habitik alde egin arte sei eta zortzi hilabete bitarte igarotzen dira.
Duela urte batzuk sai arre ugari zeuden Euskal Herrian. Gaur egun, ordea, nabarmen gutxitu dira eta ia desagertzear daude. Euskal Herrian, Valderejon daude. Bertako abere-jarduerak mantentzen ditu.
Mariaren Bihotza
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|