euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Txisteak

Txisteak

Mozkor batek, etzanda kale erdian, ez die kotxeei pasatzen uzten eta poliziak esaten dio:

- Altxa zaitez! Ez duzu ikusten ez dituzula kotxeak pasatzen uzten?

- Izan ere, etxe guztiak biraka dabiltza eta itxoiten ari naiz, nirea etortzen denean, sartzeko.

Julene Boury

Mutil batek egunero 3 “birra kaina” eskatzen ditu.

Tabernariak galdetzen dio:

- Zergatik hartzen dituzu hiru kaina?
- Lehen, nire bi anaiak eta ni etortzen ginelako. Orain joan dira eta hirurenak edaten ditut.

Hurrengo egunean bi kaina eskatzen ditu.

- Gaur bi bakarrik?
- Bai, nik edateari utzi egin diot eta.

Egoitz Lopez


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena