euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Filmak

Aisialdia

“Hannibal, el origen del mal”
Zuzendaria: Peter Webber
Aktoreak: Gaspard Ulliel, Gong Li, Rhys Ifans
AEB, 117 minutu
Mota: Thriller-a / Beldurrezkoa
Hannibal, filmetako psikopatarik ospetsuena, badator berriro. Umea denean, guraso eta arrebarekin basoko etxe batera ihes egiten dute. Bertan, ikaragarrizkoak gertatuko dira. Urte batzuk geroago, Hannibalek mendekua hartu nahiko du. Filma nazkagarri samarra baldin bada ere, interesgarria da.


“Spiderman 3”
Zuzendaria: Sam Raimi
Aktoreak: Tobey Maguire, Tomas Haden, James Franco.
AEB, 156 minutu Mota: Akziozkoa
Peter Parker gazteak egunkari batean egiten du lan. Spidermani argazkiak ateratzen dizkio, baina oraingoan Eddie Brock-ek argazki hobeak aterako ditu. Spidermanek jantzia aldatu du film honetan, beltzez jantzi da, baina laster konturatuko da jantziak maltzur bihurtu duela. Jantzia aldatu, zaharra berreskuratu, eta hainbat gaizkileren aurka borroka egingo du ondoren. Filma asko gustatu zaigu, entretenigarria benetan.


“Cerdos salvajes”
Zuzendaria: Walt Becker
Aktoreak: Tim Allen, John Travolta, Martin Lawrence, William H. Macy
AEB,100 minutu
Mota: Abentura
Film honetako protagonistak lau pertsona arrunt dira, baina motorrak dituzte hobby gisa. Talde bat osatzen dute, “Zerri basatiak” izenekoa. Aktore famatuak agertzen dira film honetan: John Travolta, Tim Allen... Oso dibertigarria da eta gainera, hitz itsusi pila bat agertzen dira. Merezi du ikustera joatea.

La Salle


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena