Aisialdia
|
Amateur Universes
Atom Rhumba
|
|
Funk moldaketekin ederturiko rock and roll doinuak dakartza Atom Rhumba taldearen bosgarren diskoak. Bizkaitarren lanik gordinena da, eta zuzeneko kontzertuetako beraien doinutik oso hurbil dago. Rock and roll kantu gordinak dira, abestiak elementu askorekin edertu dituzte: teklatu eta koruak, haize-instrumentu ugari… Grabazioan, gainera, izen handiko musikariek parte hartu dute, tartean, Hendrik Röever Los Deltonos bandako
liderrak eta Javi P3Z eta Fermin Muguruzarekin aritzen diren haize musikariek... Diskoak merezi du.
|
|
Nerabe
Itaka
|
|
Duela sei urte sortu zen Itaka taldea Zumaian, eta duela hilabete batzuk kaleratu du lehen diskoa, “Nerabe” izenekoa. Bere garaian maketa bat kaleratu zuten, baina harekin alderatuta diskoak kutsu rokeroagoa du. “Nerabe” izena jarri diote diskoari, ez beraiek nerabeak direlako, baizik eta musika arloan nerabe sentitzen direlako. Diskoak hamar abesti ditu, eta gehien Ziztu bizian izenekoa gustatu zait.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|