euskaraz.net
Donostiako kondaira

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  Donostiako kondaira



Ikasleak idazle

Donostiako kondaira
— Utz nazazu bakean! — esan zion Maddalenek bere anaia txikiari– ikasten ari naiz.

— Ongi da, ongi da — esan zuen Mikelek.

Mikel liburu bat irakurtzen ari zen: “DONOSTIAKO KONDAIRA”. Bere arrebari jakinarazi nahi zion liburua puskatuta zegoela.

— Baina, Maddalen, hau garrantzitsua da!

— Beno, tira, baina minutu bat bakarrik.

Maddalen oihuka hasi zen liburua ikusi orduko.

— Liburu hau oso zaharra da! Nondik atera duzu?

— Liburutegiko zakarrontzi batean botata zegoen, arraroa al da?

— Bai, oso!!

Maddalen liburua ikusten hasi zen, eta bat-batean, Donostian zegoen altxor baten planoa ageri zela konturatu zen. Zera jartzen zuen:

Donostiako Santa Klara uhartean erromatarren garaiko altxor miresgarri handi bat dago. Aurkitu nahi duenak urrats hauek egin beharko ditu:

1. Portuan dagoen belauntzi handi eta beldurgarria hartu eta uhartera joan.

2. Belauntzian loro bat aurkituko duzu, eta galde iezaiozu non dagoen Porrutxo jauna.

Hurrengo orria pasatu zuenean, maparen erdia falta zela ohartu zen Maddalen. Biak liburutegira joan ziren eta orria beste zakarrontzi batean aurkitu zuten.

— Badirudi norbait aurreratu zaigula! — esan zuen Mikelek.

— Norbaitek guk baino gehiago daki!

Umeek orria hartu eta irakurtzen hasi ziren.

3. Porrutxok altxorra non dagoen esango dizue.

Maddalen eta Mikel porturantz abiatu ziren. Han, itsasontzia aurkitu zuten, kostata.

— Azkar, Maddalen, irlara doan itsasontzia hartu behar dugu!

Uhartera zihoazen bitartean, loroak Porrutxo jauna non zegoen esan zien.

— Mila esker, lorotxo!

Uhartera iritsi zirenean, gizona ikusi zuten.

— Azkar, bera baino lehenago iritsi behar dugu Porrutxorengana!

Ezustean, ur botila bat aurkitu zuten, eta ohar bat zeukan barruan:

Barkatu, baina ez naiz oso ondo gogoratzen non dagoen altxorra. Gogoratzen dudan bakarra da zerikusia duela irlako puntan dagoen gurutzearekin.

Mikelek itsasora bota zuen oharra, gizonak har ez zezan. Gurutzera igo eta bila hasi ziren.

— Maddalen, badakit! Gurutzearen itzala dagoen lekuan ezkutatuta dago. Azkar!

Mikel lurrean zulo bat egiten hasi zen.

— Maddalen, zerbait gogorra ukitzen ari naiz!

— Azkar, Mikel, gizona badator eta!

Azkenean, kaxa hartu eta ondoko gutun-azalean zegoen giltzarekin ireki zuten. Hantxe zegoen altxor miresgarria. Ezetz jakin zer zen!
Ikasbide

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena