euskaraz.net
Emakumeak arraunean

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  Emakumeak arraunean

Kirolak

Emakumeak ere arraunean
Orain dela gutxi arte, gizonen kontua izan da arrauna. Lehen, gaizki ikusita zegoen neskek arraunean egitea. Pixkanaka, ordea, gauzak aldatzen ari dira. Gero eta neska gehiago aritzen da arraunean; Urkin, adibidez, 10 neska gaude. Bi urte inguru daramate arraunean, eta banku mugikorrean aritzen dira, mutilek bezala entrenatzen dute, ordu eta egun berdinetan, desberdintasunik gabe.


Ana Laura Marcellan
“Neskei arrauna probatzeko esango nieke”
Kaixo, Ana Laura. Zu arraunean zabiltza. Zerk bultzatu zintuen arraunean aritzera? Zenbat urte daramazu honetan?

Orain urte eta erdi hasi nintzen, zerbait berezia egiteko asmotan.

Asko entrenatzen al duzue?

Bai, asteazken eta ostiraletan izan ezik, aste osoan entrenatzen dugu, 6:00etatik 8:30etara, asteburua barne hartuta.

Ordu asko pasatzen duzue hor. Ez al da gehiegi?

Ez, ni oso gustura joaten naiz beti. Denak oso jatorrak dira. Urki bigarren etxea bezalakoa da, ordu asko egiten ditugu bertan.

Txapelketetan parte hartzen al duzue?

Bai, txapelketetarako entrenatzen dugu. Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak dira garrantzitsuenak.

Gogor entrenatzen duzue. Hori al da neska gutxik izena emateko arrazoia?

Bai, nire ustez, neska askori oso gogorra dela eta indar handia behar dela iruditzen zaie, baina hori ez da horrela. Nahi izanez gero, edonork egin dezake kirol hau.

Arraunean aritzea aholkatuko al zenuke?

Bai, batez ere neskei probatzeko esango nieke. Ziur asko, probatuz gero, gustatu egingo litzaieke. Ez da beldurrik izan behar, ez da oso gogorra. Nesken beharrean gara, gainera. Animo, neskak!
Ander Arzelus, Maddi Goikoetxea, Irune Artola eta Maddi Telletxea

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena