euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  Filmak

Aisialdia: ikusitakoak

Harry Potter y la orden del fénix
Zuzendaria: David Yates
Aktoreak: Daniel Radcliffe, Emma Watson eta Rupert Green. AEB, 138m
Mota: Abentura
Harry Potter azti gaztea abentura berri batean murgiltzen da. Irakasle berria etorri da Hogwartsera. Emakumea, Dolores Umbridge izenekoa, Boldemorten laguna da, eta honek gure lagunen pausoei jarraitzen die. Pelikula hau besteak baino ilunagoa da, baina oso entretenigarria.


Shrek 3
Zuzendaria: Chris Miller
Marrazki bizidunak
AEB, 92 minutu
Mota: Abentura
Shrek itzuli da zinemetara, eta sorpresa batekin etorri da. Shrekek ez du errege izan nahi, eta oinordeko bat aurkitu behar du. Hortaz, Fionaren lehengusuaren bila joango da, astoak eta katuak lagunduta. Oso pelikula barregarria, dibertigarria eta polita da. Pertsonaia berri batzuk agertuko dira, eta ez zara aspertuko.


Los Simpson
Zuzendaria: David Silverman
Marrazki bizidunak
AEB, 87 minutu
Mota:Abentura/akzioa
Pelikula hau Springfield izeneko herri batean hasten da. Familia berezi baten istorioa kontatzen digu. Homerrek, beti bezala, hanka sartu du eta, bere erruz, Springfield desagertzeko zorian dago. Hala ere, bere herria salbatzen saiatuko da. Protagonistak abentura harrigarriak biziko ditu bere familiarekin. Pelikula hau oso barregarria da. Aparteko pertsonaiak ere agertzen dira; horien artean, txerri berezi bat.
Herrera ikastetxea

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena