euskaraz.net
Jokoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  Jokoak

Aisialdia: jokoak

Ratatouille
Remi sagu xarmangarriaren filmak hunkitu al zintuen? Bai, ezta? Joko honek abenturan parte hartzeko aukera emango dizu. Remik laguntza behar du sukalde eta zartaginen artean lan egiteko. Izan ere, ez da batere erraza sagu sukaldaria izatea. Ez al diozu sukaldean lagundu nahi? Kaleratu berri den joko honek ume eta gaztetxoen aisialdia alaituko duelakoan gaude. Murgil zaitez abenturan!


Virtua Tennis 3
Tenisari buruzko jokorik onena da. Bertan, tenis jokalari ospetsuenekin jolas daiteke (Rafa Nadal, Federer, etab.). Jokatzeko modu asko daude, txapelketa, lagunartekoa, edota torneoak. Lagunekin ala bakarka jolas daiteke (gehienez lau jokalarik parte har dezakete). Duela gutxi kaleratu dute joko hau, eta alderdi askotan nabarmentzen da; batez ere, grafikoetan. Tenisa gustuko baduzu, zeren zain zaude?


My Sims (wii)
WIIrentzako soilik diseinatuta dagoen joko bat da. Mundu berri batean aldaketak egin behar dira: etxeak apaindu, Simen gorputza eraldatu, lokal berriak eraiki, etab. Aldaketa horien bidez, pixkanaka atzerritar gehiago etorriko dira, eta, ondorioz, sukaldari ospetsuak, dekoratzaileak eta abar etorriko dira zure mundua aldatzen laguntzera. Joko honekin bermatuta daukazu dibertsioa, lagunekin ondo pasatzeko, edo bakarrik eta aspertuta zaudenerako.
Axular lizeoa

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena