euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  Musika



Aisialdia: entzundakoak

All the lost souls
James Blunt
James Blunten bigarren diskoa da (irailaren 18an atera zen), “All the best souls” izenekoa. Aurreko diskoaren musika estilo berdina du: pop-a. Diskoak hamar abesti lasai ditu; oso egokiak dira deskantsatzeko eta momentu txarretarako. Hasieran gehien entzun den abestiak “1973” du izena. Hala ere, aipatzeko modukoak dira beste batzuk ere: “Same mistake”, “I really want you” eta “Annie”, esate baterako. Asko gozatuko duzu disko honetako abestiekin eta letrekin. Ez galdu aukera!


Blanco y negro hits
Askoren artean
2007ko abuztuan atera zen bi CDko diskoa da. Diskotekako musika estiloa du. Guztira 20 abesti biltzen ditu, CD bakoitzean hamar inguru. Udako abesti berrienak dira nagusi. Horien artean, “Ten Miles”, “Micromania” eta horien antzeko beste batzuk aurki daitezke. Ez galdu aukera ezin hobe hau, eta eros ezazu! Lagunekin arratsalde dibertigarria igaro dezakezu!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena