euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  Horoskopoa



Horoskopoa

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Bizikletaz ibiltzen bazara, erne ibili! Bi gurpilen gainean ibiltzea beti da arriskutsua!
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Lagun berriak egingo dituzu eskolan, elkarrekin lanak egiteko eta dibertitzeko, bai jolas orduan, bai kalean.
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Ez al zaizu iruditzen zure anaia arraro samarra dela? Estralurtar itxura du!.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Hondartzan ostra bat aurkituko duzu. Begira ezazu ongi, agian perla baliotsu bat edukiko du barruan. Kontuz, bestela karramarroak koska egingo dizu eta!
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Ikasten jarraitzen baduzu, eskolako azterketa guztiak gaindituko dituzu eta, horrela, primeran bukatuko dituzu ikasketak.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Udan ez zara patinatzera joan eta orain ez pentsatu igerilekura joango zarenik, negua bertan dugu eta
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Idazle ona izan nahi baduzu, asko ikasi beharko duzu. Asko irakurtzea ere komeni zaizu.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Oso eguraldi ona omen dator. Ur asko edan (hidratatzeko) eta txapela erabili; zorabiatu egingo zara bestela.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Dantzari ospetsua izan nahi al duzu? Entzun musika eta saia zaitez dantza egiten. Asko entrenatu behar da.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Senargaia edo andregaia aurkitzen baduzu, etxeko lanak egiten lagunduko dizu eta ez zara bakarrik biziko.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18) Has zaitez azterketak prestatzen. Atera liburuak motxilatik, eta jarri mahai gainean, azterketak berehala hasiko dira eta.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Neska-mutilak maitemindu egiten dira, politak zein itsusiak. Zure printze urdina agertuko da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena