euskaraz.net
Jaiak industrialdean

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Jaiak industrialdean

Iritzi-miritziak


Jaiak industrialdean
Aurtengo Santio jaietan, Astigarragako bizilagun batzuek festak industrialdera pasatzeko eskatu zioten Udalari, herrigunean izugarrizko iskanbila sortzen dela, txosnetan borrokak izaten direla, jendeak kalean txiza egiten duela eta mozkor asko ibiltzen dela argudiatuta. Esango nuke herriko festetan guztiz normala dela horrelakoak gertatzea; jendeak kalean txiza egitea, batez ere. Zentzuzkoena festetan jartzen dituzten komunetan egitea izango litzateke, baina aurten ez zuten halako komun bakar bat ere jarri. Egia esan, herriko plazan, komun publiko estreinatu berriak daude, baina festetako gau askotan itxita egon ziren. Orduan, non nahi dute jendeak txiza egitea?

Mozkorrei eta borrokei dagokienez, berriz, horrenbeste jenderen artean normala da istiluren bat sortzea. Guztiok ordaindu behar al dugu istilu horiengatik? Mundu guztiko jaietan alkohola saltzen dute, alkoholak mozkorra eragiten du, eta mozkorrak borroka. Festak atsegin ez dituena, joan dadila nahi duen tokira, baina, mesedez, ez ditzala festak zapuztu, askok atsegin baititugu. Bestalde, egia da iskanbilak izaten direla, baina hori ez da festetan bakarrik gertatzen. Sagardotegi garaian ere izaten da makina bat iskanbila. Zergatik ez dira horretaz kexatzen? Zergatik ez dute sagardotegiak mendi puntara eramatea eskatzen?

Astigarragan arazo hau dago, baina beste herrietan ere gauza bera gertatzen da. Besteak beste, Kilometroetan ere izugarrizko jende pila mozkortzen da, eta kaleak erabat zikinduta geratzen dira: edalontziak, botilak, eta abar. Baina inor ez da horren aurka azaltzen, ikastolentzat dirua irabazteko jaialdia baita.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena