euskaraz.net
Monseko kiroldegia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Monseko kiroldegia



Donostia auzoka

Monseko kiroldegian telefono antena bat jarri nahi izan dute
Joan den urriaren 11n Udalak Mons kiroldegiaren inguruko etxeetako bizilagunei gutun bat bidali zien, eta bertan adierazi zien kiroldegiaren teilatuan telefono-antena bat jarriko zutela, eta erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, hamar eguneko epea zegoela haiek aurkezteko.

Bizilagunek kezka handiz jaso zuten albistea. Izan ere, OMEk (Osasunerako Munduko Erakundea) berak aitortu du telefono-antenak kaltegarriak direla osasunarentzat. Horregatik, inguruko bizilagun guztiak sinadurak biltzen hasi ziren, antenarik ez jartzeko eskatuz.

Bederatzi egunetan 400 sinadura bildu zituzten, eta alkateari bidali zizkioten. Handik egun batzuetara, bizilagunek beste gutun bat jaso zuten, eta bertan adierazi zitzaien, azkenean, ez zutela antenarik jarriko, kaltegarria izan zitekeelakoan. Beraz, arriskua pasatu da, oraingoz behintzat.
Rubén Pérez

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena