Donostia auzoka
|
Ikertzaileak Miramonen
|
|
|
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren VI. astea izan da.
|
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren VI. astea izan berri da.
Ikasleontzat oso interesgarriak izan dira Miramongo Zientziaren KutxaGuneko ekintzak; zientzia modu atsegin eta dibertigarrian hezkuntzara hurbiltze aldera antolatutako jarduerak, kasu.
Miramonen antolatutako ikerketa-jarduera hauek hiru egunetan egin dira, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, eta maila bakoitzerako jarduera-proposamen bana egin zuten. Honako ekintza hauek eskaini zituzten:
Haur Hezkuntzakoentzat:
Txikiklik. Saiakuntzak egin ziren zenbait modulurekin, Txikiklik izeneko aretoan.
Tip-ak. Irudiak egin zituzten, urarekin itsasten den material bigun eta oso harro baten koloretako zatiak erabiliz. Jarduera amaitzean, irudi horiek etxera eraman zituzten.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoentzat:
Erakusketa iraunkorrean barrena, bisita gidatua egin zuten begirale batekin, adin bakoitzera ongien egokituta zeuden museoko modulu interaktiboak baliatuta, eta bi aukera zeuden:
Argi tailerra. Saio honetan, hainbat argi motaren bidez ikusteko parada izan zen, argi zuriaren eta argi-sorta gorrien arteko aldea uler zitekeen eta argiaren propietateei buruz hainbat kontzeptu ikas zitezkeen. Horrez gain, zenbait saiakuntza egin zituzten laser argiak goi-teknologietan duen lekua ezagutzeko.
Konstelazio magikoen tailerra. Espazioaren inguruko zenbait kontzeptu (besteak beste, eguzki-sistema, izarrak eta espazioko bidaiak) ulertzen laguntzeko txoko dibertigarriaz gozatu zuten ikasleek, eta zeruko gorputz aktibo ere bihurtu ziren. Haien konstelazio propioa eraiki, eta etxera eraman zuten.
Aipatutako ekintzak egin ondoren, jai-ikuskizun zientifiko batekin amaitu zen bisitaldia, eta zientzia arloko gertakari nagusien errepasoa egin zuten. Iragana eta etorkizuna jakintza arlo guztietako ahalegin eta ekarpenek lotzen dituztela egiaztatu zen. Energia
elektrikoaren erabilerak zein bilakaera izan duen edo hegazkina eta antzeko garraiobide iraultzaileak nola egin ahal izan diren uler zitekeen.
Katalin Erauso Ikastetxeko lau eta bost urteko ikasleek, nahiz 5. eta 6. mailako ikasleek bisitatu ditugu instalazio polit eta ikusgarri horiek.
Asko ikasi dugu, eta hurrengo urteetan ere parte hartzea espero dugu.
|
|
Katalin Erauso
|
5. mailakoak begiraleekin esperimentu bat egiten.
|
Txikienak esperimentuak ikusten
|
Urarekin eginiko esperimentuekin gozatzen
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|