Elkarrizketa
|
Leire Franganillo
“Antolatzailea naiz, nik gidatu behar dut taldea”
Leire Franganillo hogei urteko kirolzale amorratua da. Kirol munduan duen esperientziaren berri emateko eskatu diogu. Bi kirol egiten ditu Leirek: saskibaloia eta eskrima. Saskibaloi ligan jokatzen du, Easo taldean. Halaber, Espainiako eskrima txapelketetan parte hartu du, eta bigarren postua lortu du.
|
|
Zergatik aukeratu zenuen saskibaloia?
Ba, proba batzuk egin nituen, eta, gustatu egin zitzaidanez, jarraitu egin nuen.
Zein ligan aritzen zarete?
Nesken ligan aritzen gara. Liga honetan, hiru maila daude, eta Easo taldea 3. mailan dago.
Zuk zein postutan jokatzen duzu?
Antolatzailea naiz.
Eta zein da zure eginkizuna?
Ba, taldea gidatzea, sistemak antolatzea eta baloia igotzea, alde batetik bestera mugitzea.
Eta, kanpoan jokatzen duzuenean, non jokatzen duzue? Espainian edo Euskal Herrian bakarrik?
Euskadin, Nafarroan eta Errioxan jokatzen dugu.
Zenbat talde zaudete?
Ba, orain ligan 15 gaude. Espainia eremuka antolatuta dago. Gure eremuan Euskadi, Nafarroa eta Errioxa gaude.
Zein da zuen entrenatzailea?
David du izena.
Gogorra al da?
Batzuetan bai, baina ez gehiegi ere.
Non entrenatzen zarete?
Astelehen eta ostiraletan Bidebietako kiroldegian. Asteazkenetan, Loiolan.
Zer nolako harremana duzu gainontzeko jokalariekin; ondo moldatzen al zarete?
Bai, denak ondo moldatzen gara, oso jatorrak dira eta ederki pasatzen dugu entrenamenduetan eta partidatan.
Zenbat zarete taldean?
11 fitxa daude, baina entrenamenduetan 10 ibiltzen gara. Partidatara, 8 edo 9 joaten gara.
Nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?
Ba, lan handia egin beharko dugu! Aurten, gainera, mailaz igo gara eta, nire iritziz, behintzat, ondo gabiltza.
Zein kirol gustatzen zaizu gehiago saskibaloia ala eskrima?
Biak, bata bakarkako kirola da eta bestea, berriz, taldean jokatzen da. Gustura nabil bietan.
Hitz egin dezagun orain zure bigarren kirolaz; eskrimaz, alegia. Non egiten duzu eskrima?
Pio Baroja kiroldegian entrenatzen naiz, baina nire etxean ere aritzen naiz.
Zenbat egunetan?
Ahal dudanean.
Noiz entrenatzen zara?
Ba, gehienetan astelehen eta astearte arratsaldetan, baina orain goizez ere entrenatzen hasi nahi dut.
Bakarrik entrenatzen zara, edo norbaitek laguntzen dizu?
Iaz Zigorrek laguntzen zidan, baina aurten nire lagun batekin entrenatzen naiz eta biak batera antolatzen ditugu entrenamenduak. Beno, goizetan entrenatzen dudanean, ni bakarrik egoten naiz.
Zenbat urterekin hasi zinen eskrima egiten?
15 urte nituela hasi nintzela uste dut.
Zenbat txapelketetan hartu duzu parte?
Ba, ziur ez dakit, askotan aritu naiz.
Zenbat txapelketa irabazi dituzu?
Euskadiko sei txapelketa irabazi ditut, eta zortzitan parte hartu dut.
Zein eskrima mota egiten duzu?
Sablea egiten dut. Hiru arma mota dira: sablea, floretea eta ezpata.
Nolakoa da floretea?
Sablea baino arinagoa da, eta puntarekin bakarrik jo daiteke.
Nola azalduko zenuke eskrimaren egoera?
Ba, ez dakit, jende gutxik hartzen du parte txapelketetan, eta are jende gutxiago joaten da txapelketa horiek ikustera. Bartzelonan eta Madrilen dago jende onena. Besteok moldatzen saiatzen gara.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Lagunekin egotea eta saskibaloian jokatzea gustatzen zait.
Saskibaloian jokatzeaz gain, beste ezer egiten al duzu kirol honetan?
Bai, entrenatzaile eta arbitroa naiz.
Eta eskriman?
Txikiagoak entrenatzen ditut eta arbitroa ere banaiz, baina ez dut oso gustuko.
Eta nola arbitratzen da eskrima?
Ba, zutik (kar, kar, kar). Normalean, argi bati begiratuz. Dakizunez, eskrimalaria kable bati lotuta egoten da, eta, ukitutakoan, argia pizten da.
Nolakoa da pista?
Ba, pista karratua da; 14 metroko luzera du eta 1,5 metroko zabalera. Marra batzuk ditu kanpoaldera ez irteteko.
Noiz bukatzen da eskrimako norgehiagoka?
Taldeka jokatzen da, eta talde bakoitzeko partaide bakoitzaren aurka lehiatu behar duzu. 15 puntura iritsi behar da.
Nolako jantzia erabiltzen duzue?
Jantzia txuria da eta hainbat kapa ditu; barrualdea gogorragoa da, eta gainetik argia pizteko txaketa elektriko bat eramaten dugu; hori ukitutakoan kontaktua egiten du eta argia pizten da.
|
|
Gorka Delgado, Teresa Carranza eta Santi Hidalgo
|
|
Bat-batean
|
Pelikula bat:
Ez dakit, Gladiatior, agian.
Disko bat:
Dolls taldearena.
Urtaro bat:
Uda, oporrak direlako, eguraldi hobea egiten duelako eta plan gehiago egin daitezkeelako, baita kanpoan entrena daitekeelako ere.
Aktore bat:
Brad Pitt da nire gustukoena.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|