euskaraz.net
Maitasun kontuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Maitasun kontuak

Ikasleak idazle

Maitasun kontuak
Kaixo, Itziar naiz eta guztiz maitemindua nago Mikelekin, nire mutil-lagunarekin. Berak ere ikaragarri maite nau, eta oso une atseginak izaten ditugu.

Harremanaren lehenengo fasean gaude. Begirada soilaz, elkar ulertzen dugu, eskutik helduta igarotzen dugu egun osoa, musu gozoak ematen dizkiogu elkarri, etab. Nire gurasoek, ordea, ez dute ongi ikusten harreman hau, ezta besteek ere. Baina gure maitasuna sendoa da, eta ez gaitu ez ezerk, ez inork geldiaraziko.

Duela egun batzuk etxetik ihes egitea otu zitzaigun, eta harrezkeroztik ideia hori darabilgu buruan. Ezin dut gehiago, alde egin behar dugu! Mikelekin hitz egin, eta arratsaldean institututik ateratakoan, gauza batzuk bildu eta alde egingo dugu Mikelen anaiaren lagun batzuen pisura, beraiei tabernan laguntzearen truke.

Halaxe izan zen, seietarako jada pisuan geunden. Txandaka egingo genuke lan tabernan, Mikel eta biok hamarretatik ordu biak arte, eta arratseko zortzietatik ordubatera. Gurasoei deitu genien lasai egoteko eta ez zezaten pentsatu bahitu edo horrelako ezer egin zigutenik. Hementxe hasi zen bion bizitzako beste etapa bat. Biok banku batean musuka, elurra mara-mara, eta mozolo guztiak guri begira, aho zabalik.
Jone

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena