euskaraz.net
Txirrindularitza: Asier Maeztu

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Txirrindularitza: Asier Maeztu

Kirolak

Asier Maeztu
Nolatan hasi zinen honetan?

Lagunekin, gustuko nuelako.

Zenbat denborako entrenamenduak egiten dituzu?

Gutxienez bi ordukoak eta gehienez 8-9 ordukoak, ariketen arabera.

Zein modalitatetan aritzen zara?

Pistako jazarpenekotan aritzen naiz ondoen, bakarka nahiz taldean.

Zein abiadura hartzen duzu?

65 kilometro orduko gutxi gorabehera.

Zer esan diezagukezu zure bizikletaz?

7 kg pisatzen du, karbono-zuntzezkoa da eta 12.000 euro balio ditu.

Lesio larririk izan al duzu?

Bai. 2005ean belauneko ebakuntza izan nuen.

Zer diozu dopatzeaz?

Tranpa da. Azterketako txuleta bezala da. Garbi jokatzea hobe!

Zer aurpegi jartzen duzu bizikletan zabiltzanean?

(Kar, kar, kar) Poliki noanean, normala. Azkar, sufritzen noanean, haserre aurpegia, ahoa irekita, hortzak erakutsiz.

Urrun ibili al zara?

Bai; Mexikon, Txinan, Australian, AEBetan, eta abar.

Proban ari zarenean, oroitzen al zara familiaz?

Ez. Oso kontzentratuta ibiltzen naiz bizikleta gainean.

Zein izan dira une gozoenak, lorpen handienak?

Brontzea, bai 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, bai Manchesterreko Munduko Kopan.

Zein helburu dituzu?

Munduko Kopan ondo aritzea, eta gero Beijinera joatea, Olinpiar jokoetara.

Zein hausnarketa egin duzu hasierako helburuaz? eta erretiroaz?

Ez nuen inolaz ere uste honaino iritsiko nintzenik. Erretiroaz ez pentsatzen saiatzen naiz: 2016ko Jokoetan parte hartu nahi nuke.

Eta ikasle garaian, non ibili zinen?

Herri Ametsa Ikastolan; garai onenak han pasatu ditut. Alfer samarra, baina zintzoa nintzen.

Gustatuko al litzaizuke eskolara itzultzea?

Bai. Hartara, lehen egindako akatsak zuzenduko nituzke.

Zure bidaiek uzten al dizute neska-lagunik izaten?

Bai, berarekin bizi naiz.

Euskararekiko jarrera? Erabiltzen al duzu txirrindularitzan?

Aldekoa! Ahal dudanean. Katalanen inbidia dut: beti aritzen dira katalanez.

Mendia ala hondartza; janari goxoena; telebista programa?

Hondartza; foie freskoa; Noaoa!

Aholkurik?

Kiroletarako pazientzia behar da, eta ongi pasatzen saiatu behar da.
Herri Ametsa

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena