euskaraz.net
Haritza

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Haritza



Ekologia

Haritz kandugabea
Nekazari eta gudarien babesle, euskal instituzioen zaindari, bere edertasuna nabarmentzen duen zuhaitz ospetsua
Udazkenak aurrera egin ahala, haritzaren hostoek alfonbra ederra osatzen dute, eta zuhaitzaren adarretan ezkurrak agerian geratzen dira. Haritzaren fruituak basoko animalien janari izango dira eta gordeta geratzen direnak zorurako konposta izango dira. Zuhaitz hauek soinekoa aldatzen dute urtaroaren arabera. Klima atlantikoan ohituta dago eta 35 metro har ditzake luzeran. Ingurumenari ez dio asko eskatzen, hezetasuna ez du gustuko, zainetan batik bat.

Haritzaren bizitokia

Mendi maldak nahiago ditu bailarak baino. 1.800 metroko garaieran haz daiteke; hobeto egokitzen da kareharrian, silizioa duten zoruetan baino. Lur azidoa atsegin du. Berak bakarrik hariztiak osatzen baditu ere, maiz beste zuhaitz batzuen artean ageri da; pago, pinu kandugabe eta urkien artean, esate baterako.

Duela urte asko, lursail handiak betetzen zituen haritz kandugabeak. Gaur egun, Gorbeia eta Aizkorri mendiko iparraldean aurki ditzakegu.

Haritzaz egindako itsasontziak

Bere egurraren gogortasuna dela eta, aproposa da itsasontziak egiteko. XV. eta XVIII. mendeen artean, asko erabili zen ontzigintzan, nekez usteltzen zelako. Ardo-upelak egiteko ere erabili zen. Erabiltzen diren 10.000 zuhaitzen % 2 Euskal Herriko hariztietan mozten dira. Haritz bakar batek 500 litroko 4 upel egiteko adina egur dauka.

Euskaldunon ikurra

Garai batean, haritzaren itzalpean elkartzen ziren herrietako batzarrak egiteko, eta Gernikako haritz historikoaren gerizpean egin izan dira luzaroan lehendakarien eta Bizkaiko ahaldun nagusien zin egiteak.

Gernikako arbola, 146 urteko bizitzaren ondoren, usteldu egin zen onddo batzuen eraginez. Harrezkero hiru belaunaldi izan dira. Azkenekoa 2005ean landatu berria da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena