Ekologia
|
Ozono geruza, bide onean
|
|
|
Duela 20 urte hartutako erabakiak mesede egin dio atmosferari. Gai kutsatzaileen atmosferako kontzentrazioa 1990eko hamarkadan iritsi zen maila gorenera, eta geroztik jaitsi egin da pixkanaka. Hala adierazi dute ozono-geruza suntsitzen duten gai kimikoen jarraipena egiten duten ikertzaileek. Datu horrek indartu egiten ditu beste ikertzaile batzuek bildutako emaitzak. Onura hau Montrealeko Protokoloari zor zaiola esaten dute. 1987an ozonoa suntsitzen duten CFC gasak erabiltzeari utzi zioten 191 herrialdek, eta eragina nabarmena da.
|
|
Mariaren Bihotza
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|