euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Txisteak

txisteak

Futbol zelai batean 100.000 ikusle, 22 jokalari, arbitro bat, bi marrazain… eta txoritxo honek neuri kaka egin behar.
Bi moja doaz motorrez eta inork pasatzea lortzen ez duen bihurgune arriskutsua, garbi-garbi, zast, pasatzen dute. Beste aldean, ertzainak daude, eta esaten diete:
— Nola lortu duzue bihurgune hori pasatzea?
Eta moja batek:
— Jesus gurekin dago eta.
— Orduan, isuna jarri behar dizuet motorrean hiru joateagatik.
Zer esaten du ET-k limoi bat jaterakoan?
—Mikatzaaaaaaaa!
Bi emakume elkartzen dira, eta batak esaten dio besteari:
—Nire senarra aingeru bat da.
—Hori zortea, nirea oraindik bizirik dago.
Batek telefonoa hartu eta deitu egin du.
—Aizu, hau al da eroetxea?
—Ez, jauna, hemen ez daukagu telefonorik.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena