euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Filmak

Aisialdia: ikusitakoak

“Resident evil”
Zuzendaria: Russell Mulcahy
Aktoreak: Milla Jovovich, Ian Glen, Ali larter.
AEB, 95 minutu
Mota: akzioa

Lurraren amaiera da. Umbrella Erakundeak sortutako T birusa askatu du eta, gizakiak zonbi haragijale amorratu bihurtu dira. Protagonistek talde bat osatu dute, eta basamortuko errepideetan abiatuko dira, ikaragarrizko abenturan. Intriga eta akzioa nonahi. Merezi du ikusteak, ez zaizue damutuko.

“Lío embarazoso”
Zuzendaria: Judd Apatow
Aktoreak: Leslie Mann, Katherine Heigl,Paul Rudd
AEB, 129 minutu
Mota: komedia erromantikoa

Allison 24 urteko erreportaria da. Zorte txarra dela-eta, gauzak ez zaizkio nahi bezala ateratzen. Festa handi baten ondoren, haurdun dagoela konturatzen da, eta haurraren aita alfer galanta da. Biek aurrera egin beharko dute egoera xelebre horretan. Ezin dibertigarriagoa iruditu zaigu, konturatu gabe pasako zaizue denbora, oso erakargarria eta atsegina baita.

“Supersalidos”
Zuzendaria: Greg Mottola
Aktoreak: Seth Rogen, Jonah Hill, Emma Stone
AEB 114 minutu
Mota: Komedia

Evan eta Seth nerabeak ez dira bata bestearengandik inoiz aldendu. Hau dute, ordea, elkarrekin egingo duten azken ikasturtea. Evan gozoa, argia eta sentibera da. Sethek, aldiz, sexuan bakarrik pentsatzen du eta heldugabe eta aho zabala da. Festa batean, orain arte neskekin izandako zorte txarra alde batera uzten ahaleginduko dira. Gazteentzat propio egina dago, barre lasai egiteko aproposa. Oso ondo egina dago, gure ustez. Ahal izanez gero, ez ezazue galdu.
La Salle

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena