euskaraz.net
Bidegorriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Bidegorriak



Iritzi-miritziak


Bidegorriak
Bidegorriak hiri edo herri barruan bizikletaz ibili ahal izateko sortutako errepide txikiak dira. Bizikletak bakarrik ibil daitezke bertan; edozein motatako bizikletak, baina bizikletak bakarrik. Nire ustez, inguruan ikusten dudana kontuan hartuta, arau hau oso jende gutxik errespetatzen du. Jendea patineteekin eta korrika ere ibiltzen da bidegorrian. Hala ere, esan beharra dago bizikletaz mugitzen diren askok ere ez dituztela bide berezi hauek errespetatzen eta, askotan, bide hori hartu ordez, espaloietan barrena ibiltzen dira. Ondorioz, hainbat istilu sortzen dira oinezkoekin. Komenigarria ez ezik, onuragarria ere izango litzateke txirrindulariak bidegorritik ez ateratzea.

Donostian gero eta ugariagoak dira bidegorriak, baina, hala ere, beste herrialde batzuekin alderatuta, oso jende gutxik erabiltzen du bizikleta bere eguneroko joan-etorrietan. Holandan, adibidez, biztanleen % 60ak erabiltzen du garraiobide hau. Hain urrutira joan gabe, inguruko herri bat aipatzearren, Zarautz aipatuko nuke; Zarautzen jende asko erabiltzen da bizikleta, eta ez gazteek bakarrik, baita adinekoak ere. Izan ere, Zarautz oso laua da, eta hori abantaila handia da bizikletaz ibiltzeko.

Dena dela, aldaparen bat tartean izan ala ez, bizikletaz ibiltzea beti da osasungarri gorputzarentzat, ariketa fisikoa eskatzen duelako. Horrez gain, ingurumenari ere mesede egiten zaio bizikletaz ibiltzearekin. Izan ere, zenbat eta jende gehiago bizikletaz mugitu, orduan eta jende gutxiagok hartuko du autoa eta, hartara, kutsadura murriztuko litzateke. Beraz, erabil dezagun bizikleta ahal den guztietan: gorputzak eskertuko digu, baita naturak ere!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena