euskaraz.net
Animalien olinpiar jokoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Animalien olinpiar jokoak

Ikasleak idazle

Animalien olinpiar jokoak
Bazen behin, Mundakan, gertaera oso garrantzitsu bat: olinpiar jokoak, baina ez edozein olinpiar joko, animalienak baizik. Zerrendak jarri zituzten eta hauek izan ziren partaideak: Roli koala, Edurne sagua, Dunbo elefantea, Kolin zaldia, Jua txerria, Neji azeria, Stupit gamelua, Dunpa hartza panda, Chicken Little oiloa, Kangu kanguroa, Gamabunda igela, Lukas xaguzarra, Txop urtxintxa, Yogi hartza eta Tximi Txar tximua.

Hiru froga eta finala zeuden.

Hurrengo egunean frogekin hasi ziren:

1- Lehenengo froga “Alturako jauzia” izenarekin ezagutzen dugu eta bost leihakideak 70 zm-ko hesi bat saltatu behar dute. Aurkezlea hasi da:

- Prest… Ia! Korrika doaz, igelak saltatzen du, zaldiak ere eta kanguroak baita ere…; Oh! Tximinoak estropozu egin du koalarekin batera. Beste lau hesi saltatu dituzte, bosgarrena saltatzera doaz baina kanguruak hesia lurrera bota du. Igela eta zaldia bakarrik gelditzen dira, saltatzera doaz eta zaldiak atzeko hankarekin hesia jo du. Gamabunda igela izan da froga honen irabazlea.

2- Hurrengo froga hau izango da: 500m-ko lasterketa. Hasi zen aurkezlea:

-Jarri denak zuen lekutan…, prest Ia!... Denak oso ondo hasi dira: saguzarra, azeriarekin batera, lehengo doa…, elefantea, ordea, atzean gelditu da. 60 metri falta dira eta azeriak saguzarrari aurrea hartu dio… 10 metro falta dira eta xaguxarrak esfortzu batekin azeriari aurre egin eta… froga hau Lukas xaguxarrak irabazi du.

3- Hurrengo froga “garraxi lehiaketa” da, bost partaideen artean gehien oihukatzen duenak irabaziko du. Hasi da narratzailea:

- Piii… xagua hasi da oihuarekin… Ez da oso ondo ibili. Orain txerriaren txanda da, bere puzkarrarekin guztiak konortea galdu dute. Hau ondo ibili da. Orain hartzaren txanda da bere orroarekin guztien ileak puntan jarri dira. Hartza pandaren txanda iritsi da, eta bere eskuak triparen aurka jotzen lehenengo postuan dago baina oraindik oiloa falta da. Poporopoooo! egin du... Oiloak irabazi du, alde handiarekin…

Hurrengo egunean finala.

Azken frogaren izena “oztopo froga” da: laku bat zeharkatu igeri egiten, zuhaitz batera igo eta jaitsi, pareta bat eskalatu eta gero txirrista batetik bota, eta bukatzeko “Enbor eroa” izenekotik pasatu.

Aurkezlea hasi da:

- Hemen gaude gaur gertaera garrantzitsu honetan: Animalien olinpiar jokoetako azkeneko frogan!...; Prest…? Aurrera!. Bostak joan ziren korrika eta lakua zeharkatzen igela izan zen lehena, eskalatzen oiloa izan zen lehenengoa eta bukatzeko “Enbor erotik” igela. Igela izan da irabazlea, bigarren saguzarra eta azkena… oiloa.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena