euskaraz.net
Zuhaitz-igela

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Zuhaitz-igela

Ekologia

Hegoaldeko zuhaitz-igela
Hegoaldeko zuhaitz-igelak 5-6 cm neurtzen du eta Europako anfibio txikienetakoa da. Berde argia eta distiratsua du azala, eta sudurzuloetatik aurreko hanken azpialderaino luzatzen den marra ilun bat du. Lau hanketako behatzetan dituen disko itsaskorrez baliatzen da zuhaitzetara igotzeko.
Aintzira, urtegi eta putzu inguruetan hazten den landaredian bizi da anfibio-mota hau. Egunez, orduak igarotzen dituzte landare altuetan eta zuhaitz eta zuhaixken adarretan, mugitu gabe, paisaia berdean kamuflatuta. Gauez landareetatik jaisten dira intsektu eta armiarmez elikatzeko.

Lohi, orbel eta harrien artean ezkutatuta igarotzen dute negua. Udaberrian, aldiz, urmael eta zingiretara hurbiltzen dira ugaltzeko.

Kantauri isuraldean eta Pirinioetan ezagutzen den espezie honen populazio bakarra Donostia, Orio eta Usurbilen artean dagoen Mendizorrotz mendian aurki daiteke eta Euskal Autonomia Erkidegoan galtzeko arriskuan dagoen anfibio bakarra da.
La Salle-San Luis

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena