euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Txisteak

Txisteak

Patxi, bere lagunekin:

— Alazne, zu non jaio zinen?
— Ni gurasoen etxean, eta zu?
— Ni ospitalean.
— Zer dela eta? Gaixorik al zeunden?
Asier Peiro

Amak abisu bat eman dio semeari:
— Ondo portatzen ez bazara, ukuilura joango zara oiloekin!

Semeak erantzuten dio:
— Berdin zait, ez dut arrautzarik jarriko!
Asier Peiro

— Ama,ama! Eskolan Ranbo esaten didate.
— Lasai seme, zuzendariarekin hitz egingo dut.
— Ez, ez, hau nire misioa da.
Nastia Biriok

Zorte txarreko bat partidan:

— Futbol-zelai batean 100.000 ikusle, 22 jokalari, arbitro bat, bi marrazain... eta txoritxo honek niri kaka egin behar!!
Daniel Bermejo

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena