euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Filmak



Aisialdia: ikusitakoak

“Alvin y las ardillasl”
Zuzendaria: Tim Hill. Aktoreak:Jason Lee, David Cross
Herrialdea: AEB.
Mota: Komedia, Marrazki bizidunak.

Dave konpositoreak katagorri xelebre batzuk ezagutuko ditu, Simon,Theodore eta Alvin izenekoak. Urtxintxa hauek oso abeslari onak dira, eta Daveren etxera joan dira bizitzera. Davek musika egiten duenez, katagorrien laguntzarekin arrakasta lortuko du. Nola moldatuko dira? Pelikula hau oso dibertigarria, ona eta polita da. Ikusi behar duzue! Ez zarete aspertuko!


“Encantada”
Zuzendaria: Kevin Lima.
Herrialdea: AEB.
Mota: Abenturak, Marrazki bizidunak.

Istorio hau Giselle izeneko neska batekin hasten da, Andalusian bizi zena. Eduard izeneko printze batekin ezkondu nahi zuen, baina bere ama, oso gaiztoa zenak, Giselle putzu miragarri batera bota zuen. Gure protagonistak, New Yorken lurreratu ondoren, abentura pila izan zituen, eta Robert izeneko abokatu batez maitemintzen da. Gisellek galdera bat egingo dio bere buruari: Bere amodiozko istorioak, etorkizunik izango al du benetako munduan? Film dibertigarria eta oso maitagarria da.


“La busqueda, el diario secreto”
Zuzendaria: John
Turteltaub.
Aktoreak: Nicolas
Cage, Diane Kruger
Herrialdea: AEB.
Mota: Akziozkoa

Istorioa aspaldi hasten da, mapa sekretu batekin. Ehun urte pasa eta, detektibe batek eta bere lagunek misterio eta pista asko aurkitzen dituzte mapa hori agertzean. Bide honetan izugarrizko gertaerak izango dituzte urrezko hirira ailegatu arte. Film oso dibertigarria eta misteriotsua da, asko gustatu zaigu.


Herrera


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena