Aisialdia: jokoak
|
|
Fifa 08
|
|
Futbolaren inguruko joko hoberenetakoa da. Lehenengoa 1998. urtean atera zen merkatura, baina, orain, 10 urte geroago, asko hobetu dute. Oso grafiko onak ditu eta, gainera, bideokontsola askotarako balio du. Joko erraza da, oso erreala, munduko talde eta selekzio ia guztiak azaltzen dira bertan, eta aukera asko ematen ditu ez aspertzeko; klub bateko lehendakaria edo zuzendaria izan zaitezke, adibidez. Laburbilduz, joko bikaina da.
|
|
|
Horsez
|
|
Noizbait zaldi bat edukitzea pentsatu baduzu, hemen duzu aukera bikaina. Joko honetan zaldiak hezi ditzakezu (zaldikoak garbitu, jaten eman, etab.), zaldiarekin jolas egingo duzu bere konfiantza lortu arte eta, ondoren, txapelketetan parte hartuko duzu, abentura moduan esperientziak bizi, baita zaldiarekin hitz egin ere. Bi jokalariren arteko lehiak ere egin daitezke, horretan onena zarela erakusteko. Grafiko eta audioek oso errealak dirudite.
|
|
|
HSM ¡Canta con ellos!
|
|
High School Musical pelikularen arrakasta ikusi eta berehala Play Stationerako jokoa atera zuten. Hala ere, oraindik ez da oso ezaguna. Singer Star jokoaren antzekoa da, baina HSMen bi pelikuletako abestiak agertzen dira eta, puntuazioaren arabera, abestiak, arropak, pertsonaiak eta abar lortuko dituzu. Jokoa oso dibertigarria da, eta aproposa arratsaldea lagunekin pasatzeko.
|
Axular
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|