Aisialdia: entzundakoak
|
|
“Argiak”
|
|
Ken zazpi
|
|
Talde bizkaitarra berriro ere disko berriarekin bueltatu da. Taldearen laugarren diskoa da hau, Argiak izenekoa. Ken 7 orain dela 20 urte sortu zen Gernikan. Kanta guztiak taldeak sortzen ditu, hitzak Jon Mikelek eta Eñautek, batez ere. Azken disko honetan betiko estiloarekin jarraitzen dute. Hala ere, ez gara entzuteaz aspertzen. Une honetan biran daude eta otsailaren 9an haiek entzuteko aukera izango dugu Donostiako Kursaalean. Disko berri honetako lan batzuk aipatzekotan, “Noizbait”, “Irailaren 14a” eta “Gernika” aukeratuko genituzke.
|
|
|
“Scream”
|
|
Tokio Hotel
|
|
Lau musikari gazte (Bill, Tom, Gustav eta Georg) dira talde alemaniar honetako partaideak. Beren lehenengo diskoa 2005ean kaleratu zuten, eta horrekin jada arrakasta handia lortu zuten Europan. 2007an bigarren diskoa (“Zimmer 483”) atera zuten eta urte berean beste disko bat egin dute: “Scream”. Bertan, alemanez grabatutako abestirik onenak biltzen dira, baina ingelesez. Hori da gaur egun irratietan entzuten duguna. “Monsoon” da talde honen kanta ezagunenetarikoa.
|
Axular
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|