euskaraz.net
Liburuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Liburuak

Aisialdia: irakurritakoak

Dorretxe zaharreko misterioa Zugan pentsatuko dut
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 149

Andonik eta bere lagunek San Joan su handiena egin nahi dute, baina beste auzokoen sua handiagoa da.
Intzak lagun berri bat ekartzen du: Aiora. Hau ere laguntzeko prest dago. Andoni liluraturik geratzen da Aiora ikustean, baina istorioan zehar elkar hobeto ezagutzeko aukera izango dute.
Abandonatutako dorretxe zahar bat dago auzotik gertu. Altzari zaharrak daude bertan eta, San Joan surako oso erabilgarriak direnez, hara sartzea erabakitzen dute.
Baina, zer aurkituko dute han? Arnasotsak? Mamuak? Beldur handia pasako dute, baina oso abentura ziragarria biziko dute.
Liburu hau irakurterraza da eta oso gomendagarria hamar-hamaika urtekoentzat.

lll Irati Olana Sanchez
Idazlea: Gloria Llobet
Argitaletxea: Elkar
Orrialdeak: 155

Liburu honetan, Aline neska frantsesa Bartzelonako ahaide batzuengana doa oporrak pasatzera. Hasieran, Jordik eta Andreak, bere lehengusuek, nahiko gaizki tratatzen dute, ez dutelako nahi beren lehengusinak udan egiten dituzten gauzak aldatzerik. Lehengusina heldutakoan, gauzak dezente aldatzen dira. Amak aginduta, Jordik eta Andreak Aline beraiekin eramaten dute beti; goizean hondartzara, arratsaldean paseatzera eta gauean Jordiren lagunengana. Aline norbaitekin maiteminduko da, baina, laster alde egin beharko duenez, sentimenduak gordetzen saiatuko da.
Niri liburu polita iruditu zait. Idazteko era nahiko originala da eta ez du irakurtzeko zailtasunik.
Hamabi edo hamahiru urte badituzu, anima zaitez, eta irakurri!

lll Maialen Egizabal Gastesi


Lehen amodioa suedian Arriskupean
Idazlea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Al
Orrialdeak: 203

Mutil bat neska batekin maiteminduta dago, baina neskak ez dio kasurik egiten. Ondorioz, mutila bakarti eta triste sentitzen da. Uda da eta bere aita laneko bidaia batera doa. Mutila aitarekin joaten da Suediara, bere pentsamenduak antolatzeko. Han neska bat ezagutzen du eta, pixkanaka, arratsaldetan elkartzen hasiko dira. Oso ondo irakurtzen da, eta amodiozko istorio honetan kasu bat argitzen dute. Hamahiru-hamalau urtekoentzat gomendatzen dugu.

lll Sara Mansilla eta Adriana Pereira
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Er
Orrialdeak 192

Peñaflorida institutu alemaneko bedela hil egin da. Iban, Isusko, Nerea, Garazi eta Maitane hari buruzko informazio bila hasten dira. Eskolan, bedelaren gelan, lapurreta bat izan zen, eta CIAkoak eta bi nazi lagunen atzetik dabiltza. Liburua erraz irakur daiteke. Fernando Morilloren aurreko liburua irakurri baduzu, protagonistak ongi ezagutuko dituzu. Zer aukeratu ez badakizu, hau irakurtzea gomendatzen dizugu.

lll Mikel Aranzabal eta Mikel Gomez

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena