 |
|
 |
 |
Iritzi-miritziak
|
Amaraunean barrena
|
Geroz eta gehiago erabiltzen dugu Internet; lantokian, eskolan, aisialdian, etab. Gazteok, batez ere. Gaur egun denbora asko egiten dugu ordenagailuaren aurrean; bost bat ordu, egunero. Gainera, Internet asko garatu da azken urte hauetan, eta mota askotako web orriak sortzen dira etengabe. Gazteok, adibidez, sarri erabiltzen ditugu: jolasak, entziklopediak, egunkari elektronikoak, fotologak eta posta elektronikoa, besteak beste.
Zeintzuk dira zure gustuko web orriak?
|
|
|
|
Gonzalo Montero
|
Teresa López
|
|
Nire ustez, youtube da interesgarriena. Izan ere, bideoak ikus ditzakezu bertan. Zuk egindako bideak ere sar ditzakezu bertan, bestek ikusi ahal izateko. Eskolan, bigarren ebaluazioan, euskarazko web gune asko ezagutu ditugu, eta batzuk interesgarriak iruditu zitzaizkidan; hiru.com, esaterako, oso baliagarria da eskolako lanak egiteko.
|
Jokoak dituztenak, telebistako saioei buruzko foroak eta bideoak dituztenak gustatzen zaizkit gehien. Youtube, adibidez. Fotologak ere gustatzen zaizkit. Nik ez daukat halakorik, baina nire lagunen edo beste pertsona batzuen argazkiak ikusten ditut. Hotmail edo Google, ez dira dibertigarriak, baina oso baliagarriak dira.
|
|
|
|
Fernando Rodríguez
|
Arantza Olazabal
|
|
Nire ustez, Softonic, Minijuegos eta Youtube dira web gune onenak. Softonic web gunean hainbat programa eta joko jaitsi daitezke. Nire web gunerik gogokoena Minijuegos.com da. Flash joko asko daude, eta entretenigarriak dira. Youtube ere oso gustuko dugu gazteok, bideo asko daudelako.
|
Normalean messengerrean ibiltzeko eta lanak egiteko erabiltzen dut ordenagailua. Gainerakoan, ez dut asko erabiltzen, eta noizean behin baino ez naiz sartzen denbora-pasarako web orrietan (Youtuben...). Fotologetan ere ibiltzen naiz eta, batzuetan, jokoen web orrietan ere bai.
|
|
|
|
Saioa Pilarte
|
Sara López-Dóriga
|
|
Nire etxean Internet ez dabil oso ondo, eta askotan “ziber” batera joan behar izaten dut lanak egiteko, jolasteko edo musika entzuteko. Hainbat web orritan sartzen naiz; Googlen, Wikipedian, Minijuegosen, Youtuben, Hotmailen eta Ociotuben... Denbora dezente pasatzen dut Interneten.
|
Niri musikako web guneak gustatzen zaizkit gehien. Normalean, bideoak ikusten ditut; Youtuben. Nire gustuko abestien letrak bilatzen ditut. Fotologetan ere ibiltzen naiz, besteek jarri dituzten argazkiak ikusten. Interneta informazioa lortzeko edo famatuen argazkiak bilatzeko ere erabiltzen dut, eta eskolako lanak egiteko ere asko laguntzen dit.
|
|
|
|
Adriana Ciriza
|
Ainhoa Garate
|
|
Gehien gustatzen zaizkidan web orriak Youtube eta Hotmail dira, baina aipatzekoa da Googlek egiten duen lan izugarria. Web orri honek gauza asko aurkitzeko balio du, eta asko laguntzen du eskolako lanetarako. Beste batzuetan, berriz, ondo pasatzeko sartzen naiz Interneten. Aukera ugari eskaintzen ditu Internetek, eta merezi du.
|
Ni ez naiz oso Internet zalea. Ordenagailuaren aurrean egotea baino nahiago dut kalean lagunekin ibiltzea, mendira joatea eta gimnasioan izerdi pixka bat botatzea. Hala ere, gelakideek asko hitz egiten didate Interneteko kontuez, eta badut Interneteko gorabeheren berri.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |