euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 91 2008/03 »  Txisteak

Txisteak

Matematikako irakasleak Arantxa atera du arbelera, galdera batzuei erantzun diezaien:

— Ea, Arantxa, galtzetako poltsiko batean 30 € dituzu eta bestean 50 €...
— Ene! Beste norbaiten prakak jantzi ditut orduan...
Haizea Ormazabal

Elkartu ziren elefantea eta gamelua eta esan zion elefanteak gameluari:

— A zer nolako animalia arraroa zaren, bularrak sorbaldan dituzu!
— Zu bai zarela arraroa, zer eta zakila aurpegian!
Haizea Ormazabal

— Aita nola jakiten da gizon bat mozkortuta dagoen?
— Ikusten al dituzu han datozen bi gizon haiek? Ba, mozkortuta egongo banintz, lau ikusiko nituzke.
— Baina aita, bat besterik ez dator eta!
Oier Alfaro

Bi euskaldun soldaduskan. Halako batean, jeneralak:
— Bat, bi, bat, bi, bat, bi. Tente! Altxa armak!

Euskaldun batek besteari:
— Ez Josetxo, gizona! Tankea ez, tankea ez!
Andoni Uzkiano