 |
|
 |
 |
Aisialdia: DVDak
|
El señor de los anillos: el retorno del rey
|
|
|
Azken film honetan bukatzen dira Frodo eta bere lagunen abenturak. Frodo, Sam eta Gollum Mordorera iristen dira eta, bitartean, Aragorn, Legolas eta Gimli Hileengana joaten dira laguntza eske. Gandalf eta Pippin Minas, berriz, Tirith-era abiatzen dira seneskalari abisua emateko, Sauronek eraso egingo baitie. Merry Rohinrrim-ekin geratzen da. Hainbat ezusteko ditu filmak, eta bukaera ikaragarria du, ahaztezina.
|
|
La guerra de los mundos
|
|
|
Film honek bi edo hiru urte ditu, baina behin eta berriz ikusten baduzu ere ez zara nazkatuko. Protagonista (Tom Cruise) bere seme-alabekin dago etxean eta bat-batean inbasio bat gertatzen da. Inbaditzaile hauek urte batzuk zeramatzaten lur azpian makinak, armak etab. eraikitzen eta prest daudenean, lur gainera ateratzen dira, lurraren jabe egiteko asmoz. Horretarako, gizaki asko hil beharko dituzte. Oso film ona da, akzioz eta tentsioz betetakoa. Merezi du ikusteak.
|
|
Novia por contrato
|
|
|
Bikotekide egonkorra izatea zail egiten zaion mutil bati buruzkoa da filma. Gurasoek, semea etxetik bidali nahian, neska bati ordaintzen diote. Mutila neskaz maitemintzen da, baina ez daki bere gurasoek neska horri ordaindu egin diotenik. Komediazko filma da, oso interesgarria eta entretenigarria, gazteei gustatzen zaizkigun horietakoa.
|
La Salle
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |