 |
|
 |
 |
Aisialdia: jokoak
|
Harry Pottter y la orden del fenix
|
|
|
Itzuli da Harry Potter azti ospetsua, game boyrako abentura berriekin. Oraingo honetan, Harry Potter, bere lagunen laguntzari esker, bere izena garbitzen eta etsaiari aurre egiten saiatuko da. Horretarako, proba batzuk gainditu beharko ditu. Horrez gain, bere magia hobetzen ere saiatuko da. Zazpi urte baino gehiago badituzu, joko hau gomendatzen dizugu. Hori bai, estresatuta bazabiltza, hobe honetan ez jolastea.
|
|
Andrea Fuentetaja, Sara Mansilla eta Maider Beltran
|
|
NBA LIVE 08
|
|
|
Kirola gustatzen zaionarentzat aproposa izan daiteke, baina nahiko irreala da, ia jaurtiketa guztiak sartzen direlako. Hala ere, ez dago hain gaizki. Mundu osoko zortzi selekzio agertzen dira: Alemania, Espainia, Argentina, AEB, Frantzia, Italia, Txina eta Grezia. Talde bakoitzak bere puntuazioa dauka erasoari, defentsari eta joko orokorrari dagokienez. Jokatzeko hainbat era daude: partida normala, 82 partidako urte bateko denboraldia...
|
|
Mikel Aranzabal, Mikel G.Segura Marauri eta Mikel Badiola
|
|
God of war 2
|
|
|
Abenturazko eta akziozko joko bat da, Greziako jainkoen ingurukoa. Kratos da pertsonaia nagusia. Joko hau lehenengoa baino hobea da. Grafikoak berdinak dira, baina bideoak hobeto ikusten dira. Arma gehiago izateaz gain, konbo gehiago eta hobeak daude. Bigarren joko hau aurrekoa baino luzeagoa eta zailagoa da. Hirugarren jokoa atera nahi dute. Abenturazko jokoak gustatzen bazaizkizu, proba ezazu joko hau.
|
|
Asier Iriarte, David Salvador eta Leire Ubeun
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |