euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 91 2008/03 »  Musika



Aisialdia: entzundakoak

Live Mantra Monjes budistas
Bartzelonako Sakya Tashi Ling monasterioko monjeen bigarren diskoa da, 2008ko otsailaren 29an argitaratutakoa. Disko honetako abestirik ospetsuena “Open Up Your Arms” da. Diskoan oso abesti ederrak daude. Lasaitzen laguntzen dute askok eta, beste taldeen abestiekin alderatuta, hainbat gai lantzen dituzte. Abestiak monjeen meditazioekin hasten dira eta, ondoren, neska baten ahots liluragarriak jarraitzen du. Estresatuta bazaude, lasaitu egingo zaitu. Gomendatzeko modukoa da, bai haurrentzat, bai helduentzat.
Irati Markuleta, Maite Furundarena, Dasnel Gonzalez eta Jone Mungia

Bakoitzari berea Lor
Lor rock talde bizkaitarra 1998. urtean sortu zen eta partaide guztiak Elorriokoak dira. Laukotea dira (baxua, bi gitarra, bateria eta ahotsa), eta orain arte bi disko kaleratu dituzte euskara hutsean. Talde gaztea den arren, kontzertu asko eman dituzte. 2001. urtean Berrizko gaztetxeak antolatuko musika lehiaketa batean saria irabazi zuten. Gure iritziz, talde honen musika oso aproposa da arratsalde lasaietan entzuteko. Erritmo eta letra onak erabiltzen dituzte beren diskoetan. Entzun ezazue, gustatuko zaizue eta!
Ariadna Pereira eta Irati Berzosa