euskaraz.net
Liburuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 91 2008/03 »  Liburuak



Aisialdia: irakurritakoak

Molly Moon eta hipnotismoko liburu miragarria Peter Pan eta jaka eskarlata
Idazlea: Georgio Byng
Itzultzailea: Jesus Mari Lasa
Argitaletxea: Erein

Molly neska umezurtza zen, eta Rocky bere lagun minarekin bizi zen umezurztegi batean. Egun batean, liburutegira joan zen eta hipnotismoari buruzko liburu bat hartu zuen bertatik. Irakurtzen hasi eta hipnotizatzeko ahalmena zuela konturatu zen. Horrela, talentu leihaketa irabazi zuen eta, lortutako diruarekin, New Yorkera joan zen. Handik aurrera Mollyk abentura ugari bizi izan zituen, gozoak eta gaziak, dibertigarriak eta zirraragarriak, azkenean berriz ere umerzurztegira itzuli arte.
Liburu gustagarria da, ez da zaila ulertzeko eta argumentu interesgarria du. Gehien azken atalak gustatu zaizkit, ondo bukatzen den horietako liburua baita. Laburbilduz, gomendatzeko modukoa da.
Idazlea: Geraldina Mcaughrean
Itzultzailea: Xabi Paya
Argitaletxea: Zubia

Zerbait arraroa gertatzen ari da Sekula Betiko Lurraldean. Han egon bitartean, denborak ez du aurrera egiten. Wendyk amets arraro batzuk ditu eta beldur da ez ote diren gauza horiek guztiak gertatzen ari Sekula Betiko Lurraldean; duela urte batzuk, han utzi zuen bere lagun Peter Pan.
Peter Pan laguntza eske ari da, eta Ume Galduekin joatea erabakitzen du. Mundu osoan ez dago Sekula Betiko Lurraldea bezalako lekurik. Hara iristean, dena aldatuta dagoela ikusten dute, eta hainbat arriskuri aurre egin behar izango diete. Zer gertatuko den jakin nahi baduzu, irakur ezazu liburua. Luzea den arren, entretenigarria da. Poliki irakurtzeko liburua da, baina merezi du.
Irene Agirre Lertxundi Marte Ollokiegi

Dantzaldia Ibrahim jauna eta koranaren loreak
Idazlea: Irene Nemirovsky
Itzultzailea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Txalaparta

Eleberri hau XX. mendean dago kokatua. Kampf senar-emazteak Parisen bizi dira beren alaba Antoinettekin, luxuzko etxebizitza batean. 1926an aberastu egiten dira. Bestalde, Antoinetten eta bere gurasoen arteko harremana okertu egiten da, amarekin, batez ere. Antoinettek emakume maitatu eta eder bat dela amesten du egunero. Horregatik, etxean dantzaldi handi bat antolatuko dutela esaten dio amak, eta horrek asko pozten du. Hala ere, frustazio handia sentitzen du amak dantzaldira joatea debekatzen dionean. Zer egingo du azkenean Antoinettek? Bidaliko al ditu gonbidapenak? Egingo al da dantzaldia? Galdera horien erantzuna eta eleberri honen amaiera jakiteko, liburu interesgarri hau irakurtzea gomendatzen dizuet.
Idazlea: Eric-Emmanuel Schmitt
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Erein

Moises, hamahiru urteko mutiko judutarra, bere aitarekin bizi da. Arazo larriak dituzte: diru gutxi dute, aitak lana galdu du, ama etxetik joan da, eta abar. Moises –Momo deitzen diote denek, eta hala deitzea gustatzen zaio– Ibrahim jaunaren janari-dendara joaten da erosketak egitera. Ibrahim da bere kalean bizi den musulman bakarra eta, denbora pasa ahala, lagun handiak egiten dira. Baina zer gertatuko da azkenean Moisesen eta bere aitaren arazoekin? Lortuko al dute aurrera egitea? Ibrahimek zer zerikusi izango du horretan? Niri asko gustatu zait liburua, arazoak gainditzea posible dela erakusten baitu. Denoi gomendatzen dizuet istorio polit hau irakurtzea. Anima zaitezte, ez zarete damutuko eta!
La Asuncion Dani Nalda