euskaraz.net
Amara: kirol pista

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 92 2008/05 »  Amara: kirol pista



Donostia auzoka

Amarako kirol pista berriak
Felipe IV.aren kalean, Usandizaga institutuaren aurrealdean eraikiko dituzte Amarako kirol pista berriak. Kirol anitzeko pistak, saskibaloiko kantxa eta bi frontoi txiki egingo dituzte, Donostiako beste auzo batzuetan egin duten antzera.
Institutu aurrean egitea pentsatu du Udalak, egun auto eta autobusentzako aparkaleku gisa erabiltzen den lekuan.

Egingo dituzten pistak kirol askotarako erabili ahal izango dira: saskibaloia, eskubaloia, futbola, belar gaineko hockeya eta abar. Kirol ekipamendu hauek oso ondo funtzionatzen dute, kirol bat baino gehiago aldi berean egiteko aukera ematen baitute.

Gainera, azkenaldian, jende asko joaten da lanera edo eskolara motorrez edo bizikletaz, eta ez zen leku handirik egoten aparkatzeko. Horientzako lekua jarriko dute, eta sartu eta ateratzeko hormigoizko pasabide berde bat ere egongo da.

Antzeko proiektuetan oinarrituta

Antzeko proiektuetan oinarrituta egin dute proiektua. Teknikariek diotenez, gaur egun oso zaila da kirola egiteko leku handiak izatea. Horregatik, kirol kantxak kirol bat baino gehiagorako erabili ahal izango dira. Frontoi txiki pare bat ere ipiniko dute.

Zer nolako pistak

Proiektuan jasotakoaren arabera, honelakoak izango dira kirol-guneak:
- Kirol anitzeko pistak: pista bat 16 m x 26 m eta bestea 12 m x 22 m
- Saskibaloiko kantxa: 20 m x 10 m
- Bi frontoi txiki: 8 m x 5 m

Espazio ireki batzuk ere egingo dituzte eskolak larrialdietarako irteera moduan erabil ditzan. Proiektuan agertzen denez, bi plaza eliptiko egingo dituzte, eta institutuko aparkalekurako sarbidea jarriko dute atzealdean.

Ingurumena babestea

Garrantzitsua da parkearen oraingo egitura mantentzea eta zuhaitzak uztea, zedroak babestuta baitaude. Landareak ere errespetatuko dituzte.

Auzoan beste nonbait

Horrelako pistak hainbat lekutan eraikitzeko asmoa dute; besteak beste, Olaeta inguruan, teknikariak aipatu digunez.

Asier Ansa
“Gazteak bertara joango gara”
Zer iruditzen zaizu Amaran kantxa hauek eraikitzea?

Oso ondo, izan ere, Amaran plazak badaude, baina ez dago horrelako kantxarik eta, era honetan, gazteak bertara joango dira.

Eta zer iruditzen zaizu aukeratutako tokia?

Orain ez zaio behar adinako probetxurik ateratzen, eta hobe izango da hori egitea.

Zer iruditzen zaizu barruan moto aparkalekua edukitzea?

Oso ondo. Horrela, jendea, autoz etorri ordez, bizikletaz edo motorrez etorriko da eta barruan aparkatuko du.

Lide Baleztena, Elixabete Elustondo, Asier Genua eta Asier Ansa

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena