euskaraz.net
Idazlana: Barraskiloa eta...

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 92 2008/05 »  Idazlana: Barraskiloa eta...



Ikasleak idazle

Barraskiloa eta barea
Egun eguzkitsu batean, barraskiloak eta bareak gogo handia zuten hosto eta loreen artean jolasteko. Bareari loreak gustatzen zitzaizkion eta barraskiloari, berriz, hostoak. Etxetik irten eta mendi aldera abiatu ziren.

Zelaian zeudela, erle iletsu bat beraiekin borrokan hasi zen. Hura bere zelaia zela eta Maiderren lorategira joateko esan zien.

Ez barraskiloak, ez eta bareak ere, ez zekiten lorategi hura non zegoen, baina aurkitzeko ahalegina egitea erabaki zuten. Topatu zuten azkenean, eta Maiderrek, biak ikusi bezain laster, letxugak eman zizkien.

Oso gustura sentitzen ziren han eta, azkenean, bertan bizitzea erabaki zuten.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena