euskaraz.net
Idazlana: Leire

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 92 2008/05 »  Idazlana: Leire

Ikasleak idazle

Leire
Denok dugu gustuko zerbaitetan onak izatea, besteen mirespena lortzea. Leire ere oso gustura bizi zen, neska ona zen. Polita, baina korrikalari hobea; dena irabazten zuen, korrikako proba labur eta luzeak, bai eskolakoak, bai herrikoak.

Leirek hamabi urte zituen eta ikastea ez zuen hain gogoko. Gurasoek esaten zioten ongi zegoela kirola egitea, baina bere lehenengo betebeharra ikastea zela. Hala ere, ez zien kasu egiten gurasoei.

Asteburutan Nafarroa aldera joaten zen askotan gurasoekin, eta behin, mendian barrena korrika zihoala, Xorroxin erreka ondoan erori eta izterrezurra mindu zuen. Sendatu zen, baina ezin zuen lehen bezala korrika egin. Ondorioz, oso haserre zegoen bere buruarekin eta ingurukoekin. Asteburua heldu zen, eta Xorroxin erreka aldera joan zen. Han pasioan zebilela, lamia bat agertu zitzaion. Bere buruarekin ez haserre egoteko esan zion, bizitza ez delako gauza batera mugatzen, korrika egitera, adibidez.

Hark azaldu zion bizitzan aukera asko daudela, eta esperientzia ia guztietatik atera daitekeela irakaspen bat. Orduan, pentsati jarri zen gure laguna, eta bere lagunekin adiskidetu zen. Korrika egiten jarraitu zuen (nahiz eta dagoeneko onena ez izan), eta askoz zoriontsuago bizi izan zen.

Lamia, orduan, Xorroxin errekan ezkutatu zen berriro. Izan ere, han bizi dira lamiak. Xorroxin da lamien erreka.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena