Kirolak
|
Cendoya Espainiako atletismo txapelketan
|
|
Peñafloridako ikasle Mikel Cendoyak pertika jauzia egiten du. Donostiako Atletiko taldean entrenatzen du eta orain dela bi urte hasi zen.
Azaldu digunez, pertika jauzian aritzeko ahalegin handia egin behar da, indarra eduki behar da, asko entrenatu behar da eta ez da beldurrik izan behar.
Astean bi edo hiru egunetan entrenatzen du, eta entrenamendu bakoitza bi ordukoa edo gehiagokoa izaten da. Anoetako Belodromoan egiten ditu entrenamenduak, eta kadete mailan dabil.
Berak lortu duen markarik handiena 3 metro eta 50 zentimetrokoa da. Ona da bere mailan. Espainiako Atletismo Txapelketan bosgarren sailkatu zen aurreko aldian, eta aurten, Aste Santuan, Oviedon egin den Espainiako Atletismo Txapelketan laugarren sailkatzea espero zuela adierazi digu. Baina, azaldu digunez, egun txarra izan zuen eta ez zuen helburua lortu.
|
|
Munduko profesionalen artean lehiatzea da Mikelen ametsa. Gainera, aipatu digu pertika jauzia egiterakoan ez duela inoiz lesiorik izan, eta horrela jarraitzea espero dugu.
Surfa eta skatea ere gustatzen zaizkio.
Liher Bravo eta Julen Agullo
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|