Aisialdia ikusitakoak
"
|
Asterix y Obelix en los juegos olímpicos
Zuzendaria: Thomas Langmann
Aktoreak: Gérard Depardieu, Clovis Cornillac, Alain Delon eta Claudia Cardinale
|
|
Galiarren herrian hemendik aurrera gudari ausart eta erromantiko baten atzetik ere ibiliko dira. Lunatixek Asterixi eta Obelixi olinpiar jokoetan parte hartzeko erronka bota die, Irina printzesarekin ezkondu ahal izateko. Edabe magikoarekin joango dira jokoetara eta Zesarrek gertutik kontrolatuko ditu. Doping kontrola egingo al diete? Gomendagarria da filma, ez zarete aspertuko!
|
|
El orfanato
Zuzendaria: Juan Antonio Bayona
Aktoreak: Belén Rueda, Fernando Cayo, Géraldine Chaplin...
Mota: Intriga
|
|
Laura txikitan umezurtzen etxe batean bizi zen. Gerora, etxe hori erosi zuen eta bere familiarekin bertan bizitzera joan zen. Bere semeak osasun arazoak ditu eta etxe berri horretan bizitzeak jarrera aldatu dio. Hala ere, okerrena oraindik ez da gertatu: egun batetik bestera, semea desagertu egingo da eta Laurak gorriak ikusiko ditu semea aurkitzeko. Beldurgarria da filma, baina interesgarria.
|
"
|
La brújula dorada
Zuzendaria: Chris Wetz.
Aktoreak: Nicole Kidman, Daniel Craig eta Clare Higgins
|
|
Lyra neska umezurtza eskola famatu batean bizi da mundu paralelo batean. Bere osaba “Polvo” izeneko substantzia ikertzera joan zen. Honek mundu desberdinak lotzen ditu. Magisterium izeneko erakunde bat umeak bahitzen ari da. Lyra, pertsonaia berezi batzuen laguntzarekin, desagertu den bere lagun bat erreskatatzera joango da. Efektu bereziak oso landuta daude eta oso entretenigarria da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|