Aisialdia DVDak
|
|
Hora punta 3
|
|
Parisko bihotzean sekretu arriskutsu bat ezkutatzen da. Carter eta Lee detektibeak Los Angelesetik Parisa joaten dira lagun zahar baten bizitza salbatzera. Enbaxadoreak sekretu hori aurkitu eta zabaldu nahi du. Triadek edozein gauza egingo dute berri hori babesteko. Detektibeek abentura zoragarria izango dute. Film hau familia osoak ikustekoa da. Akzioa eta komedia dira nagusi, eta merezi du ikustea.
|
|
|
Mortadelo y Filemon
|
|
Katastrofe bat gertatu da planetan, izugarrizko lehorte batek urik gabe utzi du jendea. Bakterio irakasleak euri makina bat asmatu du, baina historiako garai desberdinetan ezkutatu ditu zatiak. Horregatik, Mortadelok eta Filemonek haien bila joan beharko dute. Bitartean, Botijola jaunak agente guztiekin amaitu nahi du. Aurrera jarraitzeko, Mortadelok eta Filemonek Super eta Ofeliaren laguntza izango dute. Film honekin malkoak sikatu beharrean izango zara egingo dituzun barre-algarekin!
|
"
|
|
Los seis signos de la luz
|
|
Will Stanton gaztea da protagonista. Jaio zenetik, mundua salbatzera bideratua dago bere bizitza. Bestela, bere herria iluntasunean geratuko da bizitza osorako eta horko jende guztiak bizitza galduko du. Berak ez daki aitak sekretu bat ezkutatzen diola: anaia biki bat dauka, baina iluntasunak bahitu du. Horregatik, argiaren sei ikurrak hartu eta munduz mundu igaro behar du. Film hau oso interesgarria da eta akzio asko dauka.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|