Iritzi-miritziak
|
Donostiako Udalari eskutitza
|
|
Aurreko Xuxton erosi zutenek jakingo dute kexatu egin nintzela gure txirringentzako aparkaleku egokirik eza dela-eta. Beraien erantzunean, ikastolako eraikuntza eta patioen ardura Donostiako Udalarena zela esan zidaten. Horrenbestez, oraingo honetan Donostiako Udalari zuzentzen natzaio.
Lehenbizi, Donostiako Udalak gure eta gainerako ikastetxeen premiak eta arazoak azkarrago aztertu beharko lituzke, lehenbailehen irtenbidea aurkitu ahal izateko. Gure ikastetxearen kasuan, hiru ikasturte igaro dira Zuzendaritzak bizikletentzako aparkaleku eskaera egin zuenetik. Hiru urte geroago, bost bizikletarentzako aparkalekua jarri dute.
Ez dakit gainerako ikastetxeetan zer gertatzen den, baina ez dut uste behar adinako arretarik eskaintzen zaigunik. Donostiako Udalak gure ikastetxean eginiko azken berrikuntza jolastokirako aterpea izan zen, eta emaitza ez zen oso ona izan. Ia udara osoa eta ikasturtearen zati handi bat behar izan zuten lana amaitzeko, eta, gainera, jarritako plaka ugari gaizki zeudenez, berriro konpondu behar izan zituzten. Bestalde, gure ikastetxeko patioan futbol zelaiko bi ate erraz ateratzen dira, eta hori arriskutsua da. Saskibaloiko zelai batean, berriz, ez dago saskirik. Egia da ikasle batzuk erremateak egiten ibiltzen direla, baina hori da saskibaloian ibiltzearen ondorioetako bat. Saskiek sendoagoak izan beharko lukete. Gainera, elektrikoki jaistekoak zirenez, bigarren aldiz jaisterakoan hautsi egin zen mekanismoa eta, ondorioz, euria egiten duenean ezin izaten dugu saskibaloian ibili.
Donostiako Udalak datorren ikasturterako arazo horiek konpontzea nahi nuke.
|
|
Gorka Arizkorreta
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|