Iritzi-miritziak
|
Zer egin behar duzu udan?
|
|
Iritsi da praka motzekin eta txankletekin ibiltzeko garaia! Eta ikasturte bukaera bertan dugunez, guztiok udako planak ditugu buruan. Bakoitzak bere planak izan arren, seguru aski, askok antzeko jarduerak egingo ditugu: hondartzara joan, lagunekin egon, festetara joan, bidaiaren bat egin, eta abar. Batzuk oso urrutira joango dira, beste batzuk hemen bertan geratuko dira… Eta zuk zer egin behar duzu datorren udan? Zeintzuk dira zure planak? Hona hemen DBHko 4. mailako ikasle batzuen udako planak!
|
|
|
|
Idoia Esparza
|
Beñat Bravo
|
|
Zenbait bidaia eta gauza egingo ditut. Ekaina bukaeran Lasarten jokatuko den hipika txapelketa batera joango naiz lagunekin. Uztailean, bi lagunekin, kanpamentu batera joango naiz Menorcara. Han, uretako jarduerak egingo ditugu gehienbat. Abuztuan beste gauza batzuk egingo ditut: Tafallako festetara joango naiz, baita lehenago Donostiko gala batera ere.
|
Oporrak zoragarriak dira, denetarik egiten baitut. Ekainean Donostian geratuko naiz, eta abuztuan Berlinera joango naiz familiarekin. Donostian, normalean, goizetan olatuak hartzera joaten naiz, arratsaldetan tenisean aritzera. Atzerrira joatea asko gustatzen zait, leku berriak ezagutzeko eta, bereziki, janari berriak dastatzeko.
|
|
|
|
Arantza Olazabal
|
Sara Lopez-Doriga
|
|
Uste dut, eskolak bukatu bezain laster, nire futbol taldearekin txapelketa bat jokatzera joango naizela Bartzelonara. Handik itzulitakoan, hemen, Donostian, beste txapelketa bat jokatuko dugu:Donosti Cup. Uztailean nire lehengusuak zainduko ditut eta irabazten dudan diruarekin motorra gidatzeko azterketa egingo dut.
|
Ez daukat oso argi. Lehendabizi, eskolan nota onak atera behar ditut. Hori egin eta gero, ekainean, Suitzara joango naiz eta Eurocopako partida bat ikusiko dut, Espainiako selekzioarena. Itzulitakoan, nire futbol taldearekin Playa de Arora joango naiz, Port Aventurara ere joango gara.
|
|
|
|
Jose Luis Ramos
|
Edurne Amunarriz
|
|
Oporrak ez dira oso interesgarriak izango, baina gauza dezente egiteko asmoa dut. Familiarekin Tenerifera joango naiz. Itzultzean, lana egin beharko dut amonaren jatetxean. Irailean, lagunekin Pariseko Disneyland-era joan nahi dut. Ea gurasoek uzten didaten!
|
Gauza asko egingo ditut. Ekainean hemen geratuko naiz eta, eguraldi ona egiten badu, hondartzara joango naiz. Uztailean, nire lagun batekin, Maltara joango naiz ingelesa ikastera. Uste dut oso ondo pasatuko dudala. Gainera, ama gabe egongo naiz hilabetez! Abuztuan, Murietara joango naiz, bertan dugun etxetxo batera.
|
|
|
|
Gonzalo Montero
|
Juan Kortabarria
|
|
Udan gauza asko egin nahi ditut: lagunekin ondo pasatu, bizikletan ibili... Ekainean Torontora joango naiz, lau asterako, ingelesa ikastera. Handik itzulitakoan, nire lagunekin La Clauera joan nahi dut bizikletaz ibiltzera. Uztailean nire lagunekin hondartzara joango naiz eta nire Madrileko lehengusuekin egongo naiz.
|
Plan asko dauzkat. Lehenengo, gurasoekin joango naiz Portugalera eta gero atzerriko herrialde batera joango naiz ingelesa ikastera. Han, familia baten etxean egongo naiz hilabetez. Abuztua hemen igaroko dut lagunekin, eta Aste Nagusian ibiliko gara.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|