euskaraz.net
Aladdin musikala

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 93 2008/06 »  Aladdin musikala



Donostia auzoka

Beste musikal bat prestatu du Gaztetxok
Intxaurrondoko Gaztetxo elkarteak lan berria estreinatu du aurtengo maiatzean: Aladdin. Lan berezi samarra izan da; orain arte prestatuko musikalak baino laburragoa eta sinpleagoa, azkar prestatutakoa.

Zergatik lan hau?

Jose Amaia zuzendariak esan digunez, abenduan amaitu ziren "Notre Dameko konkorduna"ren emankizunak, eta urtarrila eta ekaina bitarteko hilabeteak hutsik gelditzen zitzaizkien. Horrelako musikal bat prestatzeko urtebeteko lana behar izaten da, baina hilabete horietan Intxaurrondoko gazteei ekintza interesgarriak eta hezigarriak eskaintzen jarraitu nahi zuten salestarrek. Orduan, lan sinpleagoa prestatzea bururatu zitzaien.

Musika eta dantza baino gehiago

Lan honen balio hezitzailea nabarmendu nahi izan digute arduradunek. Ezinbestekoa da denok konpromisoa hartu eta gogor lan egitea. Parte hartu duten gazte guztiek entsegu gogorrak egin behar izan dituzte, hamaika boluntarioren laguntzarekin.

Gainera, gidoian asko landu dira baloreak, eta agerian gelditzen dira gaur egun gure munduan dauden egoera bidegabeak. Eszena bakoitza landu da gazteekin gogoeta sakonak bideratuz. Horregatik, arduradunak oso pozik agertu dira lortutako emaitzarekin eta egindako lanarekin.

Hurrengoan pentsatzen

Ekainean amaituko dira emanaldiak eta Gaztetxoko arduradunak dagoeneko ari dira hurrengo musikalean pentsatzen. "Ederra eta piztia" prestatuko dute, eta Lehen Hezkuntzako haurrek ere parte hartuko dute. Irailean hasiko dira lanean.

Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Jose Amaia, Cristina Galdos, Arrate Olaiz, Miren Emezabal eta Belen Valle.
Aktoreak: Gorka Mendibe (Aladdin), Aroa Zapata (Jasmine), Gillen Mungia (Jaffar) eta Julen Apodaca (Kalifa).
Iraupena: ordu bat.
Parte hartzaileak: 60 bat pertsona: 34 aktore —13 eta 18 urte bitarteko gazteak—, eta beste 26 boluntario laguntzaile —muntaia, koreografiak, jantziak, argiak eta soinua prestatzen, makillajean, eta abar—.

M. Auxiliadora

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena