Donostia auzoka
|
Fidel Egaña
|
|
|
“Lanean jarraituko nuke, pozik nago”
|
|
Azken 27 urtetan Egiako anbulatorioan pediatra lanetan jardun da Fidel. Erretiroa hartzear dagoenez, bere ibilbidearen berri jasotzea erabaki dugu. Hitzordua adostu ondoren, galderak, arkatza eta argazki kamera hartu eta Egiako hainbat haurrentzat ezaguna den Fidel Egaña elkarrizketatzera joan gara.
|
Non jaio zinen?
Bermeon, kostaldean.
Txikitan medikua izan nahi al zenuen?
Ez nuen horretan pentsatzen.
Noiz eta non hasi zinen medikuntza ikasten?
Valladoliden, 1957-1958an, gutxi gorabehera.
Zaila al da medikuntza?
Zaila eta luzea, denbora eta “ukondoak” asko sartu behar dira. Burua ondo antolatuta eduki behar duzu.
Zenbat urterekin hasi zinen pediatra gisa lanean?
26-27 urterekin.
Zenbat urte daramazu lan honetan?
41-42 urte.
Eta Egiako anbulatorioan?
27 urte. Anbulatorioa 1981eko urtarrilean ireki zuten eta ni martxo aldean hasi nintzen.
Ez al dizu penarik ematen orain eraikitzen ari den anbulatorio berria ez estreinatzeak?
Mediku gisa ezin izango dut estreinatu.
Eta zer iruditzen zaizu?
Unean unerako pentsatzen dute, eta uste dut berehala txiki geratuko dela.
Egin al duzu inoiz ebakuntzarik?
Handirik ez, bisturia gutxitan erabili dut.
Lan handia egiten al duzu? Zenbat haur artatzen dituzu?
Kupoa 1.000 haurretik gorakoa da.
Gustura al zaude Egiako jendearekin?
Oso pozik, bestela ez nituen hainbeste urte bertan egingo.
Zergatik izan nahi zenuen pediatra? Umeak gustatzen al zaizkizu?
Bai, gustuko ditut. Eta lehen aukera gutxiago zeuden.
Pediatriaz bestelako arloren batean ere jardun al zara?
Ez.
Zer beste gauza gustatzen zaizkizu?
Irakurtzea, ordenagailua, paseatzea, hondartzara joatea, etab. Baina dena bere neurrian.
Baduzu seme-alabarik? Zure haurrak zure kontsultara joaten al dira?
Hiru seme-alaba eta lau iloba ditut. Nik artatzen ditut, beraiek aukeratuta.
Zer gertatzen zitzaion eduki duzun haur gaixoenari?
Gaixotasun hilgarria zuen. Baina aspaldian ez zait inor hil.
Hainbeste urtez lan egin ondoren, ba al duzu lana uzteko gogorik?
Jarraituko nuke, pozik nago.
Zer egingo duzu lana utzi ondoren?
Oraindik ez dut pentsatu.
Euskaraz jakiteak laguntzen al dizu zure lanean?
Asko.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|