Erreportajea
|
|
Donostiako kaleak skaterrez beteta
|
|
Ez al duzu inoiz ikusi Bulebarrean mutilen bat skatean? Milaka gazte ibiltzen dira Donostian kirol polit hau egiten. Tarteka istripuak ere gertatu arren, ez dute zaletasuna galtzen.
|
Gaur egun skatea esaten diogunari orain dela urte batzuk patinetea edo monopatina esaten genion. Skatea 1963an sortu zen Malibun eta lehenengo txapelketa 1963an bertan izan zen, Kalifornian. 1965era arte skatea ez zen oso ezaguna leku askotan, baina 1965ean asko zabaldu zen. Lehenengo skate-parkea Floridan eraiki zen, 1976an. Ondoren, milaka skate-parke eraiki zituzten.
Skateboarda Espainiako leku askotan egiten da: Alacanten, Bartzelonan, Bilbon, Kanariar Irletan, Gironan, Madrilen, Sevillan, etab. Oso kirol dibertigarria da eta kaleko edozein lekutan egin daiteke. Hala ere, skate-parkeak dira horretarako egokienak. Kirol hau egiteko oso abila izan behar da, gauza oso zailak egin behar baitira aldi berean. Denbora asko eskaini behar zaio kirol honi trukuak ikasi eta benetan ongi menperatzera iristeko.
2002ko erreportaje baten arabera, mundu osoan 13,5 milioi lagunek, gutxi gorabehera, egiten dute kirol hau. Horien %80 hemezortzi urtetik beherakoak dira, eta %75 mutilak. Nagusitzean, mutilak izaten dira profesional izatera iristen diren gehienak. Jakin dugunez, gazte askok skateboarda utzi egiten dute, ez direlako profesional izatera iristen.
Skateak 5 atal ditu:
1.- Taula
2.- Lija: taularen gainean itsatsita dago, eta hankak horri heltzea du helburu, trukuak egin ahal izateko.
3.- Ardatzak: bi dira, alde banatan kokatuta.
4.- Lau gurpil.
5.- Errodamenduak.
Hiru taula mota daude:
1- Jaitsierako taula: taula mota hau truku errazenak egiteko erabiltzen da.
2- Street taula: taula mota honek egur zati gehiago ditu eta zailagoa da puskatzea. Ardatzak gogorragoak dira.
3- Tricks taula: taula mota hauek skate-parkeetan ibiltzeko daude prestatuta. Besteek baino pixka bat gehiago pisatzen dute, baina trukuak askoz ere errazago egiten dira.
Lehendabiziko taulak egurrezkoak izan ziren, baina geroago, zenbait urte pasatu ondoren, beste taula modernoago batzuk sortu ziren.
Gure ikastolako mutil batzuekin hitz egin dugu, eta, azaldu digutenez, nahiko zaila da skatearekin hastea, baita ondo ibiltzea ere. Beraien lagun batek bultzatu zituen orain hainbeste maite duten kirola egitera, eta hari esker dira hain patinatzaile onak. Esan digutenez, hasieran nahiko zaila da skate-parkeetan ondo moldatzea, baina, asko jardun ondoren, has zaitezke skate-parkean ibiltzen norbaiten laguntzarekin.
Joanesen aitak skatea egiten zuen eta oso ona zenez, honek ere bultzatu zuen skatearekin hastera. Asko gustatuko litzaioke profesional izatera iristea, baina oso zaila dela esan digu.
Oraindik ez du lehiaketetan parte hartu. Gure ikastolako ikasle batek, Aritz Pagolak, joan den urtean lehiaketa batean parte hartu nahi izan zuen, baina antolatzaileek ezezkoa eman zioten, behar adinako mailarik ez zuelako, antza.
|
|
|
|
Skateko trukuak:
|
Skatean hainbat truku daude, eta ezagunenak ollie eta heelflip izenekoak.
1- Ollie:
Oinarrizko trukua da, errazena, eta ongi ikasi behar da beste trukuekin arazorik ez izateko.
Hauek dira Olliearen arauak:
a. Hasteko, geldirik egon behar duzu.
b. Aurreko hanka skatearen erdian ipini eta atzeko hanka tail-ean.
c. Makurtu eta salto egin, atzeko hankarekin presioa eginez.
d. Taula lurraren aurka dagoela, aurreko hanka aurrera eraman behar duzu.
e. Skatea igotzerakoan, berriz ere aurreko hanka atzera eraman behar duzu.
f. Saiatu lau gurpilek batera lurra ukitzen.
2-Heelflip:
a. Jar itzazu hankak ollie bat egiteko moduan, baina aurreko hanka pixka bat kanporago, gurutzatuta.
b. Salto egin eta aurreko hankaren orpoarekin kolpe bat jo ezazu, diagonalean, aurrerantz.
c. Oso garrantzitsua da gorputza aurrerantz botatzea.
|
|
Andrea Lazkano eta Cristina Olazabal
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|