euskaraz.net
Ikasleak idazle

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 93 2008/06 »  Ikasleak idazle



Ikasleak idazle


Gosea
Afrikako jendeak
Ezin du jan
Eta ibaira
Uraren bila joan
Ez da edangarria
Baina beraiek edan
Gauza txarrak jan
Baina beraiek normal
Kaka jaten dute
Eta mendebaldekoen kulpa da
IHESA eta malaria
Afrikan hilketa egiten
Baina ez dute
Bizirik salbatzen
Bizimodu hau ez da bukatzen
Bakarrik infernuan pentsatzen
Bertako klima aguantatzen
Beroa soportatzen
Pertsonak oinutsik
Eta batzuetan biluzik
Umea jaiotzean
Segituan lan
Hau Afrikan gertatzen da
Eta gu azaltzen ari gara

Bizimodu hau ez da bukatzen
Bakarrik infernuan pentsatzen
Bertako klima aguantatzen
Beroa soportatzen

Bizimodu hau ez da bukatzen
Bakarrik infernuan pentsatzen
Bertako klima aguantatzen
Beroa soportatzen
Gorka eta Iņigo

Bakea
Uso txuria
hegan egiten ari da
hain polita
hain garbia
hain zoria
bakea adierazten, mundu guztian
Politikoei
jendeari
soldaduei
diktadoreei
oihukatzen diegu bakea!
baina nork entzuten du airea?
nork sentitzen du bakea?
nork?
Inork ez du sinesten hartan,
erakutsi ez digutelako bizitza honetan,
INOIZ EZ!!!!
baina jaioko da norbait dioena
ASKI DA!!!!
Maitatzen eta errespetatzen ikasten dugunean
jantziko ditugu soinean
arropa zuriak
pentsamendu garbiak
eta kenduko ditugu,
arropa beltzak, urteetan bihotzean egon direnak
Eta orain badakit,
Badakit, zer dudan bihotzean.
Maitasuna,
Errespetua
Eta batez ere
BAKEA
Eta hau
Zabaldu nahi dugu
Mundu barrena
Ane, Jone eta Teresa

Amaitutako maitasuna
Tristura daukat bihotzean
nire bizitzatik joan zinenean
amodioak alde egin zigunean
bakarrik utzi ninduzunean.

Biak batera ondo pasatzen genuen
nire bihotza pozten zenuen
beti begiratzen zenuen
nik zer egiten nuen.

Baina orain zu joan zara
beste mundura
paradisuen zerura
aingeruen ezkutalekura.

Esan nahi dizut
maite zaitut
baina ezin didazu entzun
zaudelako nigandik urrun.
Badakizu beti maite izan zaitudala
datorrena datorrela
beti barkatuko zaitudala
bizitza aurrera doala.

Nire maitea
ez galdu zure bidea
segi aurrera
zorionez betea.

Ez zaitut ahaztuko
Zurea naiz betiko
Ni bizitzeko
Zu ezinbesteko.

Gure bidea abenturazkoa
dagoeneko amaitua...
Karen eta Maialen

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena