Erreportajea
|
Urnietako sailkatze gunea
|
|
|
Orain dela gutxi Urnietara joan ginen. Hara eramaten dituzte edukiontzi horiak, bertan botatzen ditugun gauzak sailkatzeko.
|
Urnietako sailkatze gunea 2001.urtean inauguratu zen eta edukiontzi horira botatzen den materiala sailkatzen dute bertan.
Planta honetan Gipuzkoa erdiko ontziak jasotzen dituzte; urtero 5.200 tona.
Sailkatzen diren materialak hauek dira: plastikoak, metal ferrikoak, ferrikoak ez direnak (aluminioa), bricka, papera, kartoia eta beira.
Papera, kartoia eta beira ez lirateke iritsi behar, baino heltzen direnez, sailkatu egiten dituzte.
Urnietako sailkatze plantan prozesu hau egiten da:
- Kamioien zama pisatu egiten dute.
- Edukia hustu egiten dute, makina baten bidez poltsak urratuta.
- Balio ez duten materialak eta plastiko ezberdinak sailkatzen dituzte.
- Material ferrikoak eta aluminioa bereizi egiten dituzte.
- Brickak eta aluminiozko latak banatu egiten dituzte.
- Sailkatutako materialak fardoetan prentsatzen dituzte.
- Balio ez duen materiala zabortegira eramaten dute.
- Sailkatutako materiala birziklatze-plantetara eramaten dute.
Birziklatutako materiala gauza hauek egiteko erabiltzen da:
Plastikozko poltsak: tutuak, mahukak, eta abar.
Plastikozko ontziak: bidoiak, askotariko ontziak...
Plastikozko ontzi gardenak: moketak, poliesterra, oinetakoen zola...
Metalak: leihoak, aluminiozko ontziak...
Bricka: etxeetako altzariak, kartoizko kaxak...
|
|
Intxaurrondo Hegoa
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|