euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 93 2008/06 »  Teknologia berriak



Teknologia berriak

Intelek wifi sarea sortu du baserrietarako

Ezinezkoa litzateke baserri inguruetan Wifi sare erraldoi bat eratzea, horrek sarerik gabeko konexio mugatua eskaintzen baitu. Horregatik, WiMax zerbitzua litzateke aproposena, banda zabal hobearekin eta ahalmen handiagoarekin.

WiMaxaren sortzaile Intelek, ordea, ez du Wifi sarearekin amore ematen. Orain baserri inguruetan eskaini nahi dute. 96,5 kilometroko ahalmena du, eta 6,5 megabyteko abiadura.Beharrezkoak ez diren datuak ezabatzen dituen softwarea eratu dute, eta emaitzak ezin hobeak dira.

Konpainiaren buruek azaldu dutenaren arabera, nahiko merkea da eta elektrizitate gutxi erabiltzen du. RCP prozesatzailea, irratia, software berezia eta antena bat ditu, eta urrutiko inguruneak konektatzeko modu ezin hobea dela aurreratu dute Intelekoek. Bideokonferentziak egiteko aukera emango luke.

Urte amaieran hasiko dira gailu hau saltzen, 500 dolarreko salneurrian.

Irrika.net

DBHko 3 eta 4ko eta Batxilergoko ikasleentzako dibulgaziozko aldizkari berria da Irrika. Webgunea ere badu: www.irrika.net. Aldizkariak zientzia-teknologia eta gizarte-zientzietako gaiak zabalduko ditu gazteen artean. Elhuyar Fundazioa arduratzen da gaiak lantzeaz. Aurten hiru zenbaki argitaratuko dituzte eta doan banatuko dituzte ikastetxeetan.

www.irrika.net Webguneak aldizkariaren helburu berberak izango ditu, eta haren osagarria izango da. Webgunean batez ere interaktibitatea sustatuko duten atalak landu nahi dituzte: zalantzak argitzeko foroa; galdera jakin bat egin eta gazteek erantzuteko atala; aldizkariko elkarrizketak eta erreportajeak proposatzeko aukera; sariketak... Eduki guztiak hiru hizkuntzatan argitaratuko dituzte: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Elizaran.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena