Berri on
|
Indiako lapur batek urrezko lepoko bat lapurtu ondoren, irentsi egin zuen
Poliziak, bitxia berreskuratzeko asmoz, platanoak (laxante naturala) jatera behartu zuen. Shey Mohsinek 1.110 dolar balio duen bitxia lapurtu zion emakume bati Kalkutan. Poliziak miaketa zorrotza egin zion arren, Mohsinek eroarena egin zuen, baina erradiografia batek egiaztatu zuen, azkenean, lekuko batek esandakoa, lapurrak bitxia irentsi zuela, alegia.
Medikuak platano asko janaraztea gomendatu zuen, eta lapurrak hasieran ezetz esan bazuen ere, bestela operatu egingo zutela esan ziotenez, onartu egin zuen.
|
|
|
Ez zaitzala Fengshanek hatzaz seinala!
|
|
Harrigarria da 56 urteko Fengshan gizon txinatarrak duen indarra. Izutzeko modukoa, benetan. Hatz erakuslearekin, lau auto edo 270 libra pisatzen duen adreilua mugitzeko gai da txinatar hau. Indar hori baliatuz, sinestezina badirudi ere, atoi-auto gisa ere lan egiten du, eta noski, bere hatza baino ez du erabiltzen horretarako. Horrelako hatza izanda, ez dakit inor ausartuko den ari bostekoa ematen!
|
|
Bilbon, auto batean lapurretan ari zela, barruan harrapatuta geratu zen
A zer sorpresa desatsegina izan zuen lapurrak autoko segurtasun sistemaren ondorioz! Autoaren jabea, autoa utzi ondoren, erosketak egitera joan zen. Itzuli zenean, ordea, norbait bere auto barruan zebilela ikusi zuen. Segurtasun sistemari esker, lapurra harrapatuta geratu zen, autotik irten ezinik. Hantxe egon behar izan zuen polizia etorri arte. Teknologia berri hauekin, ez da giro!
|
|
Herri Ametsa
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|