Txisteak
|
Inurria
Inurri bat trenbidean zihoan. Halako batean, trabatu egin zitzaion hanka. Inurria hanka ateratzen ahalegindu zen, baina ezin zuen atera.
Bat-batean tren bat hurbiltzen ari zela ikusi zuen. Trena gero eta hurbilago zegoen, eta inurriak, saiatu arren, ez zuen hanka ateratzerik lortzen.
Hanka aterako ez zuela ikusita, hau esan zuen:
– Trena erreiletatik irteten bada, hor konpon!
|
Aita-semeak
Aita-semeak etxean daude, eta zera esaten dio semeak aitari:
—Aita, handitzean, amonarekin ezkonduko naiz.
—Nola ezkonduko zara nire amarekin!
—Zu ezkondu zinen ba nirearekin!!
|
Bi zoro
Bi zoro hizketan ari dira zoroetxean, eta esaten du batek:
—Plan bat egin behar dugu!
—Hesia oso handia baldin bada, zulo bat egingo dugu azpitik pasatzeko; eta txikia baldin bada, gainetik salto egingo dugu.
Hesira hurbildu, eta hau esaten dute biek batera:
—Ene! Ez dago hesirik, ezin dugu pasatu!
|
|
Herri Ametsa
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|